Kultura / Euskal Herria - 2008/05/30
Argazkia 1 / 3
Udalbide, Euskara Kultur Elkargoa, Eusko Ikaskuntza eta Pamiela argitaletxeak elkarrekin argitaratu duten Colección documental de Sancho VII el Fuerte (1194-1234). Archivo General de Navarra liburua aurkeztu zuten atzo, Iruñako Eusko Ikaskuntzaren egoitzan. Roldan Jimeno eta Jose Maria Jimeno Juriok idatzitako liburu hau, azken honen Obras completas bildumaren baitan dago. Hitzaurrearen egilea, EHU-ko Erdi Aroko irakasle den José Ángel Lema Pueyok idatzi du. Liburua, Nafarroako Erdi Aroko historia ulertzeko ikertzaile zein interesa duen ororentzat oso baliagarria eta aberasgarria da.
Liburuaren aurkezpenean Jose Luis Mendoza, Udalbideko zuzendaria; Roldan Jimeno, Jimeno Jurioren bildumaren koordinatzailea eta Sixto Jimeneze Eusko Ikaskuntzaren izenean hartu zuten parte.
Aspektu garrantzitsuenen artean, arrano beltzaren testuak daude, Antso Azkarraren ikur ofiziala izan baitzen, katearen armarria aldiz, geroagokoa da. Toponimia aberasgarria, Nafarroako onomastika, Petilla de Aragoiren inkorporazioa Nafarrora… aurkituko ditugu, besteak beste iker-liburu honetan.

| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 |