Kirola - 2007/12/19
Argazkia 1 / 2
Herri kirolen prestakuntza du ardatz
Kirol-etik egitasmoa bizimodu osasuntsua eta aktiboa bultzatzeko, dopajeari aurre hartzeko eta kirolaren balioak sustatzeko programa bat da. Portaera etiko egokiak erakutsiz, kirol errendimendu handia lortzeko. Beraz, hiru ardatz nagusi ditu egitasmoak: osasuna, errendimendua eta etika. Manu Gonzalez, Oreki Fundazioko Kirol Mendikuntzako arduradunaren esanetan, "kirolari gazteek, gehienetan, errendimendua handitzea bilatzen dute, eta bide horretan, ez diote harretarik jartzen osasunari, eta etikari". Horregatik, hiru oinarri hauen oreka bilatu nahi dute fundaziokoek.
Helburu hauek lortzeko, hiru urrats prestatu dituzte Kirol-etik egitasmoaren baitan. Alde batetik, kirolarien eta entrenatzaileen prestakuntza teorikoa eta teknikoa. Bestetik, kirol jardunbide egokiak bultzatzea, eta azkenik, aholkularitza eta ikuskapena. Hau da, kirolarien kirol fisiologian eta kirol medikuntzan hezitzea eta mediku kontrol zehatzak egitea. Azken hauetako proba batzuk, Tolosako Asuncion Klinikan gauzatuko dituzte kirolariek. Hori dela eta, hitzarmenaren sinaketa erietxean bertan egin da.
Iturria: Tolosaldeko Hitza
Tolosako Asunción Klinikan egindako prentsaurrekoan Udalbideko lehendakaria den Julian Eizmendi, Enrique Ayerbe Orekiko Lehendakaria, Jose Manuel Gonzalez, Orekiko Kirol Medikuntzako arduraduna eta kirolari batzuk egon ziren.
Oreki Fundazioak, kirolarien prestakuntza fisiko eta etikoan dihardu. 2007an Udalbidekin egindako hitzarmenean (14.000 €), Herri Kirolen prestakuntza dauka ardatz:
Kirol-Etik egitasmoa bizimodu osasuntsua eta aktiboa bultzatzeko, dopajeari aurre hartzeko eta kirolaren balioak sustatzeko programa bat da. Portaera etiko egokiak erakutsiz kirol errendimendu handia lortzea. Hiru urratsetan gauzatuz:
1. Kirolarien eta entrenatzaileen prestakuntza teorikoa eta teknikoa.
2. Kirol jardunbide egokiak bultzatzea. (Kode etikoaren baitan, Jardunbide Egokien Aitorpena eta Konpromiso Etikoaren Aitorpenaren sinapena).
3. Aholkularitza eta ikuskapena. Kirolarien kirol fisiologikoan eta kirol medikuntzan heziketa; prestakuntza fisikoa, teknikoa eta etikoa. Mediku kontrol zehatzak Tolosako Asunción Klinikan eta Donostiako Virgen del Pilar klinikan.
Metodologia hauek jarraituz, behar den maila lortzen duten kirolariei, akreditazio bat emanen zaie: K-label (kirol label) Ziurtagiria kirol eta gizarte mailan beraien promozioa sustatzeko.
Helburua, kirol medikuntza, prestakuntza fisikoa, kirol etika eta kultur heziketaren arloetan behar den laguntza profesionala ematea da. Herri Kirolek Euskal Herrian duten tradizio etikoa sustatzeko. Herri Kirolen irudi aberatsago baten lorpena, non entrenamendu metodo berri eta zientifikoak alderdi antropologiko eta kulturalarekin elkartuko diren. Azken batean, kirol errendimenduan, osasunaren zaintza eta portaera etikoaren kontzientziazioa.
Tolosan, 2007ko abenduaren 18a

| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |