Udalbiltza - 2007/10/31
Argazkia 1 / 1
Gatazkak konpontzeko dagoen biderik demokratikoenaren aurka jo du zuzen-zuzenean epaileak, elkarrekin hitz egitearen aurka.
UDALBILTZA®k bidegabetzat jotzen du EAEko Justizi Auzitegi Nagusiak, Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria, PSE-EEko Patxi Lopez eta Rodolfo Ares eta Batasuneko Arnaldo Otegi, Pernando Barrena, Juan Jose Petrikorena, Rufi Etxeberria eta Olatz Dañobeitiaren aurka irekitako ahozko epaiketa.
Gatazkak konpontzeko dagoen biderik demokratikoenaren aurka jo du zuzen-zuzenean epaileak, elkarrekin hitz egitearen aurka. Epaiketa bera eta egiten diren zigor eskaerak gure erakundeei egiten zaien eraso larria dira, eta erakundeei ez ezik, azken batean, euskal gizarte osoari egiten zaion erasoa.
Oker larria deritzogu botere judizialak politikagintza demokratikoaren jardunean behar ez bezala tartekatzeari, politikarien eta Lehendakaria beraren joko politikoa kriminalizatzeari, horretarako eta ez beste ezertarako demokratikoki aukeratuak izan direnean eta, hori gutxi balitz, Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak euskal gizartearen ordezkaritza nagusiena duenean.
UDALBILTZA®tik elkarrizketan oinarritutako eta inolako erasorik gabeko normalkuntza politikoaren aldeko gure konpromiso irmoa adierazten dugu beste behin ere.
Julian Eizmendi Zinkunegi
UDALBILTZA® ko Lehendakaria
Euskal Herria, 2007ko urriaren 31a
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |