2012/05/25


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

D ereduan matrikulatzeko kanpaina hasi dute Nafarroan hainbat eragilek

Hezkuntza / Nafarroa - 2012/01/23

Argazkia 1 / 1

Nafarroan 3 urteetako 6.300 umeek euskaraz ikasiko dute, horregatik eskaera berezia eta premiazkoa gobernuari, utzikeria salatzeko eta D ereduak hizkuntza aniztasuna bermatzen duela eskatuz.

Lotu irakaskuntza berdeari. Matrikula ezazu zure seme-alaba D ereduan (PDF) izeneko kanpaina abiatu dute Nafarroan Euskara Kultur Elkargoak, Ikastolen Elkarteak, Nafarroako Euskara Teknikarien Lanbide Elkarteak, Sortzen Ikasbatuaz taldeak eta Topaguneak.

"Arrazoi asko daude, dudarik gabe, euskarazko irakaskuntzaren alde egiteko. Horietako garrantzitsu bat da mundu ekologikoagoaren aldeko apustu bat dela", diote eragileok, batez ere gurasoei zuzenduaz: "Ekologia ez da bakarrik inguruneaz arduratzea; aitzitik, hizkuntza eta kultura aniztasuna zaintzea ere bada. Ekologia hurbilenaren eta aldi berean globalaren alde egitea da. Muturreko egoera batean, adibidez, berdin jokatzen badugu eta okertzen bagara, huts egitea orokorra izango da. Aldizkako aukerak ezinbestekoak dira. Hizkuntzak zaintzea lagungarria da, zalantzarik gabe, herrien arteko elkarrizketa eta bakea ahalbideratzeko. Horixe egiten duzu zure seme-alaba euskarazko ereduan matrikulatzen.



Euskarazko haur eskola baten eske

Halaber, Iruņeko alde zaharreko dozenaka gurasok kalejira egin zuten ostegunean, umeak aulkian hartuta, euskarazko haur eskola bat behar dutela aldarrikatzeko. Umore giroan egin zuten eskaria, Iruņeko kaleetan.


Erakundeen utzikeria salatu zuten, eta, horretarako, bi erakunde lotu zituzten bidean: Nafarroako Parlamentutik abiatu ziren, eta Iruņeko udaletxean amaitu zuten. Aldarri bera hartuta beste hainbat ekimen ere egin dituzte, aurrematrikulazio kanpaina hastear delarik.




Iturria: http://paperekoa.berria.info/harian/2012-01-19/014/001/euskarazko_haur_eskola_baten_eske.htm


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©