2012/05/25


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Euskal herritarrei Herri-Galdeketa egitearen aldeko manifestua

Politika / Diaspora - 2008/10/24

Eusko Legebiltzarrak 2008ko ekainaren 27an onartutako Euskal herritarrei Herri-galdeketa egiteko Legea atzera bota baitu Espainiako Gobernuak, hurrengo gogoeta hauek plazaratu nahi ditugu Amerikan antolatutako euskal diasporaren ordezkari garen erakundeok:

1. Gizarte zibila azken hamarkadetan nabarmen aritu da, Euskal Herriko bake-prozesu eta normalizazio politikoa iristeko bidea hori delakoan, biolentziaren aurka borrokan eta inor baztertzen ez duen elkarrizketaren alde. Etorkizun hobeago bat eraikitzeko Euskal Herriak daukan balore ukaezina da.


2. Herritarrek arlo politikoan parte hartzea erabat ohikoa da, eta horrenbestez, bakegintzan ere ari dira. Beraz, inork ez lioke Euskal Herrian printzipio hain funtsezkoa gauzatzeari aurka egin behar. Honen haritik, gogoratu Europako Kontseiluko Ministro Batzordeak adierazi duela, herritarrei gehien eragiten dien gaietan, hauen iritziari erreparatzea aberasgarria dela elkarrizketa politikorako.


3. Espainiar legedian leudekeen muga delako horiek, eta agi denez, euskal herritarrei herri-galdeketa egitea eragotziko luketenak, defenda ezinak dira demokrazian, nazioarteko joera, orain aipatu berria kasu, inork zalantzan jartzen ez duena dela ikusita. Are jakina denean Gobernu espainiarrak ETArekin hitz egin duela, eta aldi berean eta sistematikoki euskal erakunde demokratikoekin hitz egiteari uko egin diola.


4. Historiaren garai hauetan gizarte modernoek demokrazian sakondu nahi dutenez, oso zaila da galaraztea pertsonei politikagintzaren muinean izatea. Politika egiteko modu berri eta demokratikoago bati egin dakiokeen ekarpenik handiena zuzenean eta etengabe herritarren iritzia ezagutzea da.


5. Euskal Herria Europako herririk zaharrenetarikoa da. Adinez nagusi da, berezko izaera du, eta beraz, badauka eskubidea bere etorkizuna erabakitzeko galdeketa izatekoa. XXI. gizaldian herri arteko elkar bizitzarako egitasmoak inposatzea ez da modua, baizik atxikimendua modu askean egitea, askatasunez eta demokratikoki emandako herritarren iritzia aintzat hartzen dituzten itunak gauzatuz.


6. Euskal diasporak beste akordio bat nahi du, herriaren sentsibilitate politiko guztiak bilduko dituena, eta inoren beto-eskubiderik gabekoa. Alderdi politikoren batzuk behin eta berriz uko egiten badiote elkarrizketari, beharrezkoa izango da herriari hitza ematea eta demokraziaren printzipio funtsezkoak ezartzea.




Azaldutakoagatik, sinatzaileok gure jarrerarik biziena eta gogotsuena adierazi nahi dugu, Eusko Lege Biltzarrak onartutako Legea betez, eta bertan dioenari jarraiki, euskal herritarrek herri-galdeketa izan dezaten.


• Argentina: Federación de Entidades Vasco Argentinas
• Brasil: Eusko Alkartasuna de São Paulo
• Canadá: North American Basque Organizations, inc.
• Colombia: Fundación Centro Vasco Euskal Etxea
• Chile: Eusko Etxea de Santiago y Eusko Etxea de Valparaíso.
• Estados Unidos: North American Basque Organizations, inc.
• México: Centro Vasco Euskal Etxea ,A,C
• Paraguay: Euskal Etxea Jasone de Asunción
• Perú: Euskal Etxea de Lima
• Uruguay: Federación de Instituciones Vascas de Uruguay e Institución de Confraternidad Vasca Euskal Erria
• Venezuela: Federación de Centros Vascos de Venezuela






2008ko urriaren 22an


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©