Udalbiltza - 2008/09/23
UDALBILTZA®ren adierazpen instituzionala, Auzitegi Gorenak EAE-ANV eta EHAK alderdiak legez kanpo uztearen erabakiaren atxilotzearen inguruan:
1. Alderdien legeak, alderdi politikoen ilegalizazioek eta beraien bozeramaleen atxiloketek, momentu hauetan Euskal Herrian bizi dugun gatazka areagotu besterik ez dute egiten.
2. Hauteskundeak, demokraziaren ezaugarri oinarrizkoenetariko bat izanik, edozein indar politikoaren parte hartzea debekatuta, zenbait pertsonen hautuari muzin egiten zaio, oinarrizkoa eta funtsezkoa den giza eskubidea urratuz, gure gizarteko normalizazio politikotik aldenduz.
3. Honelako erabakiek sistema judiziala ukitu politikoez kutsaturik dagoela adierazten dute, hala nola: fiskatza, Estatuko abokatutza eta Auzitegi Gorena. Iritzi politikoa eta indarkeria bi esparru guztiz ezberdinak direlako.
4. Alderdien legeak ez digu bakerik ekarriko eta akordioa bera lortzea ere, zaildu egiten du. Bide politikoak dira soilik bakea eta akordioa ekarriko dizkigutenak, tartean herri kontsulta gisarako erreminta demokratikoa ahaztu gabe.
5. Euskal Herriaren eraikuntza nazionala, soilik demokraziatik, bake bidetatik eta giza-eskubide guztien errespetutik etorriko da. Udal hautetsiok, UDALBILTZA®tik, bide hauetatik jarraituko dugu.
Julian Eizmendi Zinkunegi
UDALBILTZA®ko Lehendakaria
Euskal Herrian, 2008ko irailaren 23an

| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 |