Udalbiltza - 2008/02/12
Argazkia 1 / 2
UDALBILTZA®ren adierazpen instituzionala, EAE-ANVren eta EHAKren jarduerak hiru urtetarako etetearen erabakiaren eta Ezker Abertzaleko politikariak atxilotzearen inguruan:
1. Erasoek edo eskubide sozial eta politikoen murrizketek gure Herriaren bakea eta normalizazio politikoa urruntzen dute; Euskal Herriko herritarrei zuzenki erasoaz askatasunean, atxikimendu librean eta demokratikoki etorkizuna erabakitzeko eskubidea.
2. Alderdien legeak, alderdi politikoen ilegalizazioek eta beraien bozeramaleen atxiloketek, momentu hauetan Euskal Herrian bizi dugun gatazka areagotu besterik ez dute egiten.
3. Hauteskundeak, demokraziaren ezaugarri oinarrizkoenetariko bat izanik, edozein indar politikoaren parte hartzea debekatuta, zenbait pertsonen hautuari muzin egiten zaio, oinarrizkoa eta funtsezkoa den giza eskubidea urratuz, gure gizarteko normalizazio politikotik aldenduz.
4. Euskal Herriaren eraikuntza nazionala, soilik demokraziatik, bake bidetatik eta giza-eskubide guztien errespetutik etorriko da. UDALBILTZA®tik, bide hauetatik jarraituko dugu.
Julian Eizmendi Zinkunegi
UDALBILTZA®ko Lehendakaria
Euskal Herrian, 2008ko otsailaren 12an
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |