Komunikabideak - 2011/11/22
Argazkia 1 / 1
EITBk kontratu-programarik ez izateak eta langile kopurua murrizteak zuzendaritzak bultzatu nahi duen modeloaren inguruko
EITBko langile batzordeak deituta, hamarka lagunek elkarretaratzea egin dute gaur Bilboko egoitzaren aurrean, bi urteren ondoren irrati-telebistaren zuzendaritzak enpresa aurrera ateratzeko "zer egin ez dakitela" arbuiatzeko.
Jakitera eman dutenez, zuzendaritzak "onartu du" Lakuako Kultura Sailak EITBren kontratu-programa bertan behera uzteko erabakia.
"Eskatu dituzten bi txostenetan garbi aipatzen da kontratu-programaren garrantzia EITBk aurrera egin dezan. Erabakia, berriz, guztiz bestelakoa izan da. Zer nahi dute? EITB ixtea da helburua?", galdetu dute, kexu, langileek.
Horrez gain, zuzendaritzak 900 langile baino ez dituela nahi salatu dute, "langile kopurua jaitsiz, kontuan hartu gabe zenbat langile behar diren irrati eta telebistak modu duin batean aurrera ateratzeko".
"Zuzendaritzak ez daki zein den bultzatu nahi duen telebista eta irrati eredua, eta ezjakintasun hori langileok ordainduko dugu", gaineratu dute.
Hori guztia salatzeko, gaur egindakoaz aparte, bihar eta etzirako ere elkarretaratzeak deitu dituzte, eguerdiko 12etan, Bilboko egoitzaren aurrean.
Iturria: Gara
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |
