2008/08/21

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

EKE, Hizkuntza Gutxituen Europako Bulegoko ordezkari Nafarroan

Euskara / Nafarroa - 2008/05/20

Argazkia 1 / 1

Euskara Kultur Elkargoak eta European Bureau for Lesser Used Languages EBLULek lankidetza akordioa sinatu dute Iruñean, bertan Europar bulegoaren ordezkaritza EKEren eskuetan uzten duelarik.

Hitzarmenaren helburua euskarak Nafarroan bizi duen egoera hobetzeko EBLULen jarduna indartsuagoa eta eraginkorragoa egitea da.

Akordioa Andoni Unzalu Garaigordobil, Aurten Bai Fundazioa (EBLUL)-eko Lehendakariak, eta Koldo Martinez Urionabarretxea, Euskara Kultur Elkargoaren Lehendakariak sinatu dute Iruñean.


Mikel Etxeberria, Aurten Bai Fundazioko idazkariaren esanetan, `hitzarmen hau oso garrantzitsua da, besteak beste, Nafarroako errealitateari hurbiltasuna emanen diolako´.


EBLUL, Europako Kontseiluaren hizkuntzari buruzko aholkularia da, eta Nafarroan euskararen egoeraren berri ematen die europar erakundeei.




EUROPEAN BUREAU FOR LESSER USED LANGUAGES (EBLUL) ERAKUNDEA, HIZKUNTZA GUTXITUEN EUROPAR BULEGOA

Europako Kontseiluaren hizkuntzalaritzari buruzko aholkularia da eta arlo honetan jardunean ari diren zenbait erakunderekin harremanak eta lanak izaten ditu. Besteak beste: Europako Legebiltzarra, UNESCO, OSCE, Nazio Batuen Ekonomia eta Gizarte Kontseilua eta Giza Eskubideen Aldeko Nazio Batuen goi-komisaritzarekin.
EBLUL 1982 sortu zen, Europar Batasunaren barnean eta gaur egun gobernuz kanpoko erakunde independentea da. Europar Batasuneko estatu gehienetan dago.


Amorebietan (Bizkaia) kokatuta dagoen Aurten Bai Fundazioak EBLUL erakundearen Espainiako Estatu Batzordean euskararen ordezkaritza darama 2000garren urtetik aurrera.

Nafarroan, EBLUL erakundea ezaguna da, gure Foru Komunitatera zenbait bisita egin baitu (2001. urtea, Nafarroako Legebiltzarrak gonbidaturik eta bertan Gobernuarekin eta parlamentariekin bildu ziren), baita Nafarroan egiten ari den hizkuntza politikari buruzko txosten kritiko bat kaleratu ere (2004).

Bestalde, EBLULek hartutako bi ebazpen bereziak azpimarratzekoak dira: bata, 372/00 Foru Dekretuaren kontrako ebazpena (2001, Dublín), eta bestea Iruñeko Udalak Euskararen Ordenantzaren aldaketaren kontrako ebazpena (2003, Helsinki).

Bere azken bisitaldian, EBLULek Nafarroako Legebiltzarrak osatutako Hizkuntza Politikari buruzko Ponentzian parte hartu zuen, 2004ean.

Denbora luze honetan, Euskara Kultur Elkargoak Nafarroan euskarak bizi duen egoerarekin zer ikusia duten EBLULen jarduerak eta ekimenak lagundu eta bultzatu egin ditu, aldez aurreko informazioa bilduz, txostenak osatuz eta agendak eta bisitak kudeatuz.


Euskara Kultur Elkargoa 1998an Iruñean sortutako erakundea da, euskararekiko errespetua sustatu eta haren garapena bultzatzeko asmoz. Garatzen dituen ekimenen artean, hauexek azpimarratuko ditugu: ikerkuntza lanak argitaratzea, txostenak egitea eta kultur ekitaldiak antolatzea, besteak beste, erakusketak eta jardunaldiak. Arlo juridikoan ere lan egiten du EKEk, zehazki, Nafarroan hizkuntza eskubideen defentsarekin zer ikusia duten prozedurak aurrera eramaten ditu.




Iruñea 2008/05/20

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©