Kultura / Nafarroa - 2008/02/20
Argazkia 1 / 3
Euskara Kultur Elkargoak Osasun saileko ordezkariekin bildu zen. Hizkuntzak gaixoarekiko hurbiltasuna areagotzen duela azpimarratu zuten.
Euskara Kultur Elkagoak pasa den 14ean, euskarari buruzko laugarren mahaingurua ospatu zuen, kasu honetan, Osasun saileko ordezkariekin. Mahaingurua Iruńako Tres Reyes hotelean ospatu zen eta arlo horretako profesional ezberdinek sektorean, euskarari buruzko hausnarketak eta beraien ikuspuntuak plazaratu zituzten.
EKEren helburu nagusia, euskarak Nafarroan duen egoera aztertzea, baloratzea eta hizkuntza bera onartzea da. Horretarako, Nafarroako Foru Erkidegoan arlo ezberdinetako profesionalekin bildu izan dira; lehenengoan, komunikazio mundukoekin; bigarrenean, justizia eta zuzenbidea alorrekoekin; hirugarrenean, ekonomia sektorekoekin. Hurrengo mahaingurua hezkuntza alorrekoekin izanen da.
Osasungintzako mahainguruan, Euskara Kultur Elkargoko lehendakari Koldo Martinez, Osagileen elkargoko lehendakari Gabriel Delgado, CIMAko zuzendari nagusi Francisco Errasti eta AMIRNA elkargoko ordezkari Daniel Sanchez bildu ziren.
* Udalbidek 60.000eurotako laguntza eman dio Euskara Kultur Elkargoari, urteko jarduerak burutzeko. Euskara Kultur Elkargoak Nafarroan jarduten du 1998tik, euskara eta euskal kultura bultzatzen eta defendatzen. Urteko jardueren barne, mahai-inguruak, foroak, hitzaldiak; euskararen inguruko txostenak, erakusketak, liburu eta komunikazio argitalpenak; aurrematrikulazio kanpainak... burutzen ditu. Horretaz gain, Artekaria zerbitzu juridikoa eta Nafarroan euskara eta euskal kulturarekiko egiten denaz - eta egiten ez denaz - informazio zehatz eta mugatua emateko tresna interaktibo eta dinamikoa den Sarea tresna daukate. Nafarroan ez ezik, nazioartean ere hemengo egoeraren berri izateko.
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |