Kultura / Euskal Herria - 2008/06/12
Argazkia 1 / 5
Udalbidek ekainaren 15ean Bastidan ospatuko den Araba Euskaraz jaialdira joateko deia egiten dio euskal gizarte osoari.
Bigarren aldia izango da Bastida ikastolak jaialdia antolatuko duela, izan ere, 2004an ere bere ardura izan zen festa antolatzea. 29 urte bete dituen ikastolak egun 200 ikasle eta 13 irakasle ditu.
Bastidako ikastolak antolatuko du aurtengo Araba Euskaraz festa. `Ilusioa eta ametsa´ aipatu dituzte antolatzaileek aurkezpenean eta ekainaren 15ean sentimendu horiek nagusitu daitezela nahi dute.
Abestia sortua dago jada, herriko talde bat izan da horren arduradun. Logoa ere aurkeztu dute eta, nola ez, Arabako Errioxaren ardoarekin zerikusia duen irudia da eta ikastolako bi andereñok diseinatu dute.
2004ko Araba Euskaraz jaia ere Bastidako ikastolak antolatu zuen, ikastola hazten zihoan heinean eraikin berri baten beharra zutelako. Kostuei aurre egin behar diete oraindik eta baldintzak hobetu nahia dituzte. Horretara bideratuko dute, hain zuzen ere, Araba Euskaraz 2008an bilduko duten diru guztia.
29 urte dituen Bastidako ikastolak 12 ikasle eta andereño batekin abiatu zen, eta orain 200 ikasle eta 13 irakasle ditu. Festa giroa ziurtatu dute, ekainaren 15ean Bastidan ospatuko den Araba Euskaraz honetan. Ibilbidea zehazteko dago oraindik, baina ikastola bertatik abiatuko dela jakinarazi dute.
Bastidako ikastolaren ametsa indarrean da oraindik, ilusioz ekin zioten ikastola handitzearen asmoari 2004an eta aurtengo 'Ametsak dirau' leloarekin horixe islatu nahi izan dute. Aurkezpenean Edurne Ramon Arabako Ikastolen Federazioko lehendakaria eta Xabier Miñoz Bastida ikastolako zuzendaria izan dira.
Urtero ikastola arabatar batek antolatuta, jende askoren laguntzarekin ekimen honetan atzeraezinak izan diren pausuak eman eta oinarri sendoak eraiki nahi dira.
Modu honetan eta hainbat ekintzekin, 2004an eraikitako ikastolan xahututako gastuak ordaindu nahi dira. Urte horretan, hasi ziren prestatzen jada Araba Euskaraz. Harrez geroztik, denon laguntzarekin, euskara bultzatzea laguntzen duen Arabako ikastolen jaia urtero ospatzea posible izan da.
http://www.arabaeuskaraz.net

| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 |