2008/05/17

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

ETAREN_ATENTATUA_ARRASATEN

ETAren atentatua Arrasaten

Udalbiltza - 2008/03/07

Argazkia 1 / 1

ETAk Arrasaten egin duen atentatua, Euskal Herria, demokrazia, bakea eta euskal herritar guztien kontrako atentatua izan da.

Atentatua ozenki salatzeaz gain, UDALBILTZA®tik ETAk erail duen Isaias Carrascoren sendiari eta PSEko jarraitzaile guztiei gure dolumin eta elkartasun osoa erakusten diogu.


ETAk gupidarik gabe berriz ere euskal gizartearen aurka jo du, indarkeriari bai eta normalkuntza politikoari ez esatea suposatzen duen erailketarekin. Ezein gizabanakoak ez du Estatuak inposatutako eskubide zibil eta politikoen murrizketen erantzule izan behar.


Euskal Herriaren bakea eta erabakitzeko eskubidea defendatzen ditu UDALBILTZA®k eta horiexek defendatu ditu iraganean eta defendatuko ditu beti. Euskal gizarteak erabakitzeko eskubidea baitu bakean, demokrazian eta askatasunean.


Era berean, dei egiten diegu Euskal Herriko udal hautetsi eta oro har, euskal hiritar guztiei, atentatu hau gogor gaitzesteko egingo diren ekimenetan parte hartzeko, euskaldunon haserrea ozen ager dadin eta denok batera biolentziarik gabeko Euskal Herri demokratikoa aldarrikatzeko.





Julian Eizmendi Zinkunegi
UDALBILTZA®ko Lehendakaria



Euskal Herrian, 2008ko martxoaren 7an

Udalbide elkartea
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa
T.+34948203685
F.+34948227891
info@udalbide.net