Udalbiltza - 2008/05/14
ETAk gaur Legution egin duen atentatua, Euskal Herria, demokrazia, bakea eta normalizazio politikoaren kontrako atentatua izan da.
Atentatua ozenki salatzeaz gain, UDALBILTZA®tik ETAk erail duen Juan Manuel Pińuel Villalonen familiartekoei eta atentatuan zauritutakoen sendiei gure dolumin eta elkartasun osoa erakusten diegu.
ETAk gupidarik gabe berriz ere euskal gizartearen aurka jo du, indarkeriari `bai´ eta normalkuntza politikoari `ez´esatea suposatzen duen erailketarekin.
Berriz ere argi utzi nahi dugu, soilik bide demokratikoak, elkarrizketa eta akordioa direla konponbidea eta normalkuntza politikoa lortzeko jarraibideak; eta lorpen horretarako, oztopo nagusia ETA izaten jarraitzen duela. Beraz, alderdi eta eragile politiko guztiok, eta gizarteak oro har, ETAri armak eta biolentzia betirako utz ditzala exijitzen diogu. Ezin gara ixilik geratu, beharrezkoa da ETAren aurka, postura irmoa eta argia izatea.
UDALBILTZA®tik, euskal gizarte osoari dei egiten diogu atentatua gaitzesteko burutuko diren ekitaldi eta elkarretaratzetara agertzeko.
UDALBILTZA®ko Zuzendaritza Batzordea
Euskal Herrian, 2008ko maiatzaren 14ean
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |