2008/12/01

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Amore bi eta...ra

Euskara / Bizkaia - 2008/05/22

Argazkia 1 / 3

Udalbidek 25ean Ibilaldira joateko deia egiten dio euskal gizarte osoari.

Datorren igandean Ibilaldiak 30 urte beteko ditu Zornotzan, eta dena musikaz, gastronomiaz eta kulturaz gozatzeko prest dago. Ibilaldiaren ibilbideak sei kilometrotan sei gune ezberdin izango ditu.

BIHOTZ TAUPADAK GERO ETA ARINAGO

Iganderako, Zornotzako Andra Mari ikastolak 30. Ibilaldia antolatu du. "Amore bi eta gehiago" lelopean, 09:30etik 20:00ak arte festa giroa izango da Bizkaiko geografiaren erdi-erdian dagoen herrian.

Ibilbidea sei gune ezberdinetan bananduta dago, musika, gastronomia eta kultura ezberdinetaz gozatzeko. Amaia Zubiria, Pantxoa eta Peio, Etsaiak eta Deskontrol taldeak musikaz arduratuko dira, besteak beste.

Halaber, gustu ezberdinetarako antolatuta dago Ibilaldia: Bertsolariak, txalapartariak, pailazoak, puzgarriak eta abar uneoro gozatu ahal izango dira. Horrez gain, aurten euskal kantagintza omenduko du Ibilaldiak.

Bestalde, 09:00tatik 21:00ak arte, garraio publikoa erabilgarri izango da Zornotzara heltzeko. Batetik, trenetan eta autobusetan ordutegi bereziak izango dira eta, bestetik, autoak kanpoaldeko industrialdeetan uztea ahalbideratuko dute.


Udalbidek urtero, Bizkaiko ikastolen aldeko festa erraldoira joateko dei egiten die herritarrei. Hortaz, igandean Udalbideko ordezkaritza egonen da presente Zornotzan, Igor Duńabeiti, Foruko alkatearen eskutik..





Estekak,

www.ibilaldia.com
www.eitb24.com


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©