2008/12/01

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Inocencia Galparsoro Arrasateko alkatearen espetxeratzea

Udalbiltza - 2008/05/07

Argazkia 1 / 1

Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzón epailearen aginduz, Ino Galpasoro, Arrasateko alkatea espetxeratu izanaren aurrean UDALBILTZA®k honakoa adierazi nahi du:

1. Honelako atxiloketa eta espetxeratzeek ez gaituzte ez bake eta ez normalizazio politikora eramaten. Neurri hauek geure artean daukagun gatazka handitu besterik ez dute egiten eta egungo egoerari irtenbide bat emateko aukera ixten dute.


2. Baina UDALBILTZA®tik argi esan nahi dugu, ETA herri honetarako normalizazio bidean oztopo nagusia izaten jarraitzen duela. ETAren biolentziaren aurrean udal hautetsiok portaera garbia izan behar dugu, arbuiatu eta gaitzetsi behar dugu.



ETA eta tankera honetako erabaki judizialak ez dira benetako demokrazia baten bermatzaileak inondik inora. Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea, soilik bide demokratikoetatik, bake bidetik eta askatasun osoarekin babesten du eta babestuko du UDALBILTZA®k.





Julian Eizmendi Zinkunegi
UDALBILTZA®ko Lehendakaria


Euskal Herria, 2008ko maiatzaren 7a


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©