Udalbiltza - 2009/06/18
Argazkia 1 / 2
UDALBILTZA®ren ADIERAZPENA Nafarroako gobernuak euskal irratien emankizunak eteteko hartu duen erabakiaren aurrean.
Nafarroako Gobernuak AENAren informea aitzakitzat hartuta, Iruñerriko euskarazko irratiak, Euskadi Irratia, Euskalerria Irratia eta Radio Euskadiren emankizunak eteteko hartu duen erabakiaren aurreaN, Udalbiltza®tik zera adierazi nahi dugu, adierazpen, informazio askatasunaren eta euskararen alde:
1. Emankizunak etetearekin, Iruñerrian aspaldidanik tinko errotu diren euskarazko komunikabideen eta entzule sare indartsuaren aurkako erasoa da.
2. Halaber, adierazpen askatasuna, informazio askatasuna, hala nola euskara eta gure kulturaren aurkako erasoa.
3. Lizentziak ez ematea ere, Euskalerria Irratia kasurako.
4. Ekimen honek azpian duen asmo politikoa salatzen dugu eta, era berean, azpimarratu nahi dugu botere Judizialak geroz eta gardentasun demokratiko gutxiago duela eta botere politikoaren eragina geroz eta indartsuago nozitzen duela.
Harturiko erabaki sasi-politikoa atzera botatzeko eskatu eta exijitzen diogu Nafarroako Gobernuari. Horregatik, Iruñerriko eta euskal hautetsi eta herritar guztiei euskal komunikabideen aurkako erasoa gaitzesteko eta kalteturiko komunikabideei elkartasuna eta atxikimendua erakusteko burutuko diren ekitaldi guztietan parte har dezaten dei egiten diegu.
Julian Eizmendi Zinkunegi
UDALBILTZA®ko Lehendakaria
Euskal Herrian, 2009ko ekainaren 18an
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 |
