Komunikabideak / Euskal Herria - 2010/01/22
Argazkia 1 / 1
ETBko eguraldi mapan aldaketak egingo dituzte. Hasteko, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa azalduko dira mapan, Euskal Autonomia Erkidegoa baino ez. Egun horretako eta hurrengo egunetako iragarpena emango dute lehendabizi. Gero zooma irekiko dute, eta Nafarroa eta Iparraldea agertuko dira, Espainiako Kantabria, Errioxa, Burgos, Soria eta Zaragoza eta Frantziako Landetako zati txiki batekin batera.
ETBko iturriek azaldutakoaren arabera, eguraldiaren tartea «hobetu eta aberasteko» proiektu bat zabalik dute, eta infografia eta balidabide grafiko berriak erabiltzekotan dira.
Mapei eta lurralde eramuari buruz, berriz, aukera ezberdinak aztertzen ari direla esan dute, baina ez dutela erabakirik hartu.
Alberto Surio EITBko zuzendari nagusi izendatu zutenetik, eguraldi mapa izan da ETBko aldaketa nabarmenetakoa. Kargua hartu eta 10 egunetara egin zuten aldaketa. Orduan utzi zion mapak Euskal Herria islatzeari, EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko muga administratiboen marrak ezarri baizituzten. Eta Euskal Herritik gertu dauden beste eremu batzuk sartu zituzten mapan.
Irailean beste aldaketa bat egin zuten, ikonoen irudia berrituta.
Hilaren 25erako aldaketa ugari espero dira ETBko programazioan. Albistegietako dekoratu berriak estreinatuko dituzte, esaterako. Deigarria da dekoratuak aldatzea, oraingoak 2007ko amaierakoak baitira eta EITBko aurrekontuetan murrizketak iragarri baitute. Aurkezle aldaketarik ez da izango.
Iturria: http://paperekoa.berria.info/agenda/2010-01-15/035/008/ETBko_eguraldi_mapa_berrituan_EAE_soilik_azalduko_da_hasieran.htm
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 |
