2008/12/01

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Emakundek bere 20. urteurrena kanpaina zabal batekin ospatu du

Gizartea / Eae - 2008/10/05

Argazkia 1 / 1

Bestalde, Izaskun Moyua Emakundeko zuzendariak esan duenez, berdintasunezko gizarte bat erdiesteko, funtsezkoa da etxeko lanekiko gizonezkoen `elkar-erantzukizuna´.

Emakumearen Euskal Institutuak, Emakundek, bere 20. urteurrena ospatu du irrati eta telebista kanpaina zabal baten bidez. Kanpaina horretan, 20 emakume ospetsuk azken urte hauetan lortutako aldarrikapen eta helburuez hitz egiten dute. Izaskun Moyua Emakundeko zuzendariak esan duenez, berdintasunezko gizarte bat erdiesteko, funtsezkoa da etxeko lanekiko gizonezkoen `elkar-erantzukizuna´.

Kanpainari dagokionez, irrati eta telebista iragarkietan ateratzen diren 20 emakume ospetsuek azken urte hauetan lortutako aldarrikapen eta helburuez hitz egiten dutela azaldu du Moyuak.

Besteak beste, Izaskun Bilbao Eusko Legebiltzarreko presidenteak, Mari Carmen Gallastegi Teoria Ekonomikoa katedradunak, Josune Bereziartua eskalatzaileak, Garbińe Biurrun epaileak, Dora Salazar eskultoreak eta Toti Martinez de Lezea idazleak hartzen dute parte iragarkietan.




`Elkar erantzukizuna´

Izaskun Moyuak adierazi duenez, gaur egun, berdintasunezko gizarte bat erdiesteko, funtsezkoa da etxeko lanekiko gizonezkoen `elkar-erantzukizuna´.

Azken 20 urte hauetan, esparru politiko eta ekonomikoan lortu dira `arrakasta handienak´. Horien artean, Moyuak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzan emakumeak %53 direla; `emakumezko eta gizonezkoen kopurua euskal Ganberan lehendabizi historian parekatzen dela´ aipatu du.




http://www.eitb24.com/berria/eu/B24_112933/gizartea/EMAKUMEAREN-EUSKAL-INSTITUTUA-Emakundek-bere-20.-urteurrena/


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©