Kultura / Nafarroa - 2010/02/03
Argazkia 1 / 2
Malen Barriolak, Iruņeko Frantzisko Deuna Ikastetxeko LHko 5. mailako ikasleak, eta Leyre Unzue Lopezek, Iruņeko Biurdana Institutuko DBHko 4. mailako ikasleak, EKE-Pamiela Mikro-ipuin lehiaketako txapelak jantzi zituzten atzo, lehenengoaren ikastetxean egin zen ekitaldian.
Sari banaketa goizeko 11.45ean hasi zen eskolako Fanfarrearen doinuekin. Ondoren, agurra egin ostean, Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano telebistako aurkezleek sariak banatu zizkieten Hodei txikiaren ipuin zentzugabea eta Hemen Maite deitzen didaten lanen egileei. Ekitaldian ere, Udalbide Elkarlan Elkartea, leiaketaren laguntzailea eta Pamiela Argitaletxeko eta Euskara Kultur Elkargoko kideak izan ziren.
Sari Nagusia eta Lehen Hezkuntzako Lehen Saria:
Malen Barriola Eskubi. Iruņeko Frantzisko Deuna ikastetxeko LHko 5. mailakoa. 10 urte. `Hodei txikiaren ipuin zentzugabe' mikro-ipuinarekin.
DBHko kategoriako Lehen Saria
Leyre Unzue Lopez. Iruņeko Biurdana institutuko 4. mailako ikaslea. Etxaurikoa, 15 urte, eta `Hemen Maite deitzen didate´ izenburuko mikro-ipuinaren idazlea.
Horrez gainera, hiru ohorezko aipamen izan dira bi kategorietan. Lehen hezkuntzan, Aizpea De Atxa Cancel (Txantreako Bernart Etxepare ikastetxekoa), Oier Larumbe Lizarraga (Lakuntzako Luis Fuentes ikastetxekoa) eta Ane Ortega Arlegi (Frantzisko Deuna ikastetxekoa).
Bigarren hezkuntzan, Claudia Solano Goņi (Lizarrako Lizarraldea institutukoa), Garazi Perez de Larraya Percaz (Iruņeko Biurdana institutukoa) eta Amaia Mikeo Alduncin (Biurdana institutukoa).
Iturria: Diario de Noticias
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 |
