Udalbiltza - 2008/09/07
Argazkia 1 / 2
Udalbiltza®k bere adostasun eta borondate osoa adierazten dio Lehendakariari, euskal herritarrei eskubideak urratu izanagatik herritar guztiek Espainiako gobernua Estrasburgoko Auzitegiaren aurrean salatzeko ekimenarekin.
Bai Lehendakariak eta baita Sailburuetako bakoitzak ere, banakako demanda bat aurkeztuko dute datorren irailaren 16an.
Joan Jose Ibarretxe Lehendakariak alderdi politikoei eskatu die Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren aurrean kudeatu eta bultzatzeko euskal herritarrek kontsultatuak izateko duten eskubidea babestuko duen herri ekimena. Era berean, kontsultatuak izateko eskubidea urratu zaiola sentitzen duen herritar orori eskatu dio banakako demanda bat aurkezteko Estrasburgoko Auzitegian Espainiako Gobernuaren aurka, Europako Giza Eskubideen 9, 10, 11, 13 eta 14. atalen urraketa alegatuz. Atal hauek pentsatzeko, adierazteko eta elkartzeko askatasunari dagozkienak dira. Alderdi politikoek duten parte hartzearekin zerikusia ere badute.
Lehendakariak baieztatu du badaudela demanda aurkezteko `zergatia, zilegitasuna eta behin-behineko baldintza formalak, baina batez ere, norberaren eskubideen urraketak´.
Ikasturte politikoari hasiera ematen dion lehenengo Gobernu Kontseiluaren amaieran egin ditu adierazpen horiek Ibarretxek. Urtero bezala, Donostiako Miramar Jauregian egin da lehen kontseilua. Lehendakariak `lasaitasun´ mezua igorri du baina ez `etsipenezkoa´. Horrela, `mobilizazio baketsu baina oso aktibo´ baten alde agertu da, `Eusko Legebiltzarraren agintea galarazteak suposatzen duen bidegabekeria demokratikoa´ ez onartzeko.
Lehendakariak, herritar eta Lehendakari gisa, bai berak eta baita Gobernuko bere kide guztiek ere Espainiako Gobernuaren aurka datorren irailaren 16an banakako demanda bat aurkezteko asmoa duela iragarri du.
Azaldu duenez, salaketen aurkezpenen prozesua hilaren 16an hasiko da, beti ere, Konstituzio Auzitegiak kontsultarako eskubidea ukatzen badu edota ordurako Kontsulta Legearen kautelazko ezeztatzearen inguruan duen iritzia ezagutzera eman ez badu. Izan ere, gai honen inguruan epairik emango ez balu ere, herritarren eskubideak ordurako jadanik urratuta leudeke datorren urriaren 25erako ezingo litzateke eta kontsulta deitu.
UDALBILTZA®ren aburuz, Konstituzio Auzitegian `begi bistakoa den alderdikeria´ dago presio politikoak direla medio. Horrek eztabaida juridikoa izan behar lukeena, eztabaida politiko bihurtzen du.
http://www.lehendakari.euskadi.net/r57-4075/eu/contenidos/noticia/inter_20080901_miramar/eu_inter/inter_20080901_miramar.html

| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 |