Udalbiltza - 2008/09/23
ETAk gaur Santoñan egin duen atentatua, Ondarroako Ertzaintzaren komisaldegian eta Gasteizko Vital Kutxan asteburuan egindakoarekin batera, Euskal Herria, demokrazia, bakea eta euskal herritar guztien kontrako atentatuak izan dira.
ETAk gupidarik gabe berriz ere gizartearen aurka jo du, indarkeriari bai eta gizabidezko elkar-bizitzari ez esatea suposatzen duen erailketarekin eta atentatuekin.
Berriro ere ozenki diogu: indarkeria eta politika bateraezinak dira eta ETA Euskal naziogintzan oztopo nagusia da. Euskal Herriaren bakea eta etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea lortu behar ditugu, bide demokratikoak soilik erabiliz eta elkarganako errespetoan oinarrituta.
Atentatua ozenki salatzeaz gain, UDALBILTZA®tik ETAk erail duen Luis Conde de la Cruz-en sendiari gure doluminik egiazkoena erakutsi nahi diogu.
Julian Eizmendi Zinkunegi
UDALBILTZA®ko Lehendakaria
Euskal Herrian, 2008ko irailaren 23an

| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 |