2008/08/30

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Etorkizuna erabaki behar dugu

Udalbiltza - 2008/06/25

Argazkia 1 / 4

UDALBILTZA®ren adierazpena, HERRI KONTSULTAREN gain.

Ekainaren 25ean Iruñan egindako prentsaurreko instituzionalean Julian Eizmendi Zinkunegi Udalbiltzako Lehendakaria eta Azpeitiko zinegotziak eta Valeriano Tena Mateos Udalbiltzako Zuzendaritza Batzordeko kideak parte hartu dute.

Bakea eta normalizazio politikoa lortzearren, herriari zer nahi duen galdetzea delitu bihurtu al da?


Euskal Herri bakarra errealitatean bihur dadin, proiektu anitz sortu, garatu eta bultzatu ditugu. Hori baita gure konpromisoa.

Egun bizi dugun giro politikoa ez da gure Herriaren benetako eraikuntzarako egokiena. Ez dago elkarrenganako errespeturik.

Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako galdeketari buruzko Lege Proposamenak herriaren bultzada du helburu. Herriaren borondatea zertarako adierazi? Jasaten ari garen blokeo politikoa apurtzeko, negoziaketa prozesua irekitzeko, azken finean, bakea eta normalizazio politikoa lortzeko. Kontsulta funtsezko urrats bezala ulertzen dugu korapiloak askatzeko, aterabiderako, bakea lortzeko eta herritarren borondatearen indarrean oinarrituta soilik, elkarren arteko errespetuan oinarrituta, gizarte honek bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubideaz akordio demokratikoa lortzeko, denon ahaleginarekin eta inor baztertu gabe.

Bakea eta normalizazio politikoa lortzearren, Herriari ahotsa ematea, duen iritzia galdetzea, delitu bihurtu al da? Bere burua demokratikotzat duen Estatu batek uka al dezake galdeketa baten konstituzionaltasuna?
Ezetzean gaude. Herri-galdeketen legezkotasuna eta zilegitasun demokratikoa Europan zehar aspaldidanik bermatuak daude, Estatu askok gisa honetako formulak erabili baitituzte barne gatazkak konpontzeko. Eta hemen ere, erabat zilegizkoa den tresna demokratiko eta oinarrizko honekin, gure Herriak dituen sakoneko arazoei, biolentziari eta erabakitzeko eskubideari, aterabide berri bat eskaini nahi zaio.


Nazio Eraikuntza prozesu dinamiko eta integratzaile bat bezala ulertzen dugu. Eta Nazio Eraikuntza horretan, mugarri garrantzitsu baten aurrean gaude, gure Herri zaharraren izatea aitortzeko bidean. Egia da Herri-galdeketa proposamena ez dela Euskal Herri osora hedatuko. Baina hori horrela izanda ere, zalantzarik gabe, Euskal Herri osoarentzat historikoa izango den egun baten atarian gaude.

Udal hautetsiok, berriro ere aitortzen dugu Herri bat garela, Herri bat osatzen dugula, eta eskubidea dugula, era baketsu eta demokratikoki, denon artean geure etorkizuna erabakitzeko.




GORA EUSKAL HERRIA
GORA EUSKADI ASKATUTA


Iruñean, 2008ko ekainak 25

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©