Kultura / Eae - 2008/08/04
Argazkia 1 / 1
Euskara eta Euskal kultura munduan zehar zabaltzeko asmoarekin sortu da Etxepare Institutua. Patronatua Gasteizen bildu zen uztailaren 14ean. Hurrengo pausuak, Zuzendaritza Kontseilua eta Zuzendaria izendatzea dira.
Etxepare Institutuak Euskara eta Euskal antzerkia, musika, zinema eta arkitektura zabaldu nahi ditu munduan zehar eta horretarako Patronatua sortu zuen lehendakaritzan.
Patronatua osatzen duten 31 kideak Lehendakaritzan bildu ziren lehen aldiz. Honetan, Lehendakariak euskarak gaztelerarekiko duen desabantaila azpimarratu zuen eta adierazi egin zuen `herri honen hizkuntzak euskara, gaztelera eta frantzesa izanik, euskal hizkuntza eta kulturaren kanporako zabalkunde ekintzak hizkuntz anitzetako izena izango duela: Instituto Vasco Etxepare-Euskal Institutua/Basque Institute´. Zabalkunde honetarako, teknologia berrien erabilpena eta artearen sustapena berebizikoak direla adierazi zuen.
Besteak beste, Euskaltzaindiak, Eusko Ikaskuntzak, Euskal Unibertsitateak eta beste erakundeen hamabost ordezkarik osatuko dute Patronatua.
Institutuaren bulego nagusia antzinako Donostiako Tabacalera zen eraikinean egongo da.
Iturria:
http://euskosare.org/euskara/etxepare_institutua_euskara_mundura_zabaltzeko_atea
http://www.lehendakari.euskadi.net/r57-4075/es/contenidos/noticia/inter_20080714_etxepare/es_in_etx/adjuntos/etxepa_caste.doc

| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 |