Diaspora - 2008/09/26
Argazkia 1 / 2
Bartzelonako Euskal Etxean Europako Euskal Etxeen II. Bilkura egin zen irailaren 5,6 eta 7an. `Oso positiboa eta aberasgarria izan da, izan ere, urte osoan urruti garenez, garrantzitsua da elkarrekin urtean behin behintzat egotea´, azaldu zuen Bartzelonako elkarteko lehendakari Aitor Arrutik. Elkar ezagutu eta amankomunean dituzten berdintasun eta ezberdintasunez jabetzeaz gain, Europako Euskal Etxeen I. Argazki Lehiaketa antolatzeko ekimena abiazten ari dira. Berlin, Frankfurt, Montpellier, Bordele, Paue, Parise eta Mallorkako ordezkariek hartu dute parte bertan.
Bartzelonako Euskal Etxean Europako Euskal Etxeen II. Bilkuran, Berlin, Frankfurt, Montpellier, Paue, Parise, Mallorka eta Bartzelona bertako ordezkariak izan dira bertan eta Aitor Arruti Bartzelonako Euskal Etxeko zuzendariaren iritziz, `Oso aberasgarria da kanpoan garen euskaldunontzat biltzea, beste euskaldunekin egotea. Garrantzitsua da amankomunean ditugun berdintasun eta ezberdintasunak ezagutzea´. Europan Euskal Etxeen arteko komunikazio errazteko eta hartu beharreko erabakiak amankomunean eta batera hartzeko balio duela gaineratu du Arrutik.
Bilkuran eskuratu diren helburuen artean Arrutik elkarren 'berri izatea, elkar ezagutzea eta amankomunean ditugun berdintasun eta ezberdintasunak jasotzea' aipatu du. Bilkuraren beste asmo bat 'sinergiak probestea' dela gehitzen du Arrutik. 'Euskal Etxe bakoitzak bere errealitate propioa duenez eta antolaturiko ekitaldiak errealitate horretan eraikitzen direnez, sortutako sinergia horiek guztiak amankomunean ezarri eta probestea' da euren asmoa.
Azkenik, bilkuran Europa mailan proiektu bat martxan jartzearen erronka gogotsu hartu dute euskal etxeetako ordezkariek. Horrela sortu da Europako Euskal Etxeek lehen aldiz antolatuko duten Argazki Lehiaketa egiteko asmoa. Diaspora mailan izango da eta elkarrekin lanean jarraitzeko balioko die Euskal Etxeei.
Informazioa: www.euskalkultura.com

| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 |