2008/12/01

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Euskal Artzainen Topaketa

Diaspora - 2007/10/10

Argazkia 1 / 2

Irailaren 17tik 20ra Munduko artzainen topaketa egin zen Arantzazun. Aldude eta Gernikako omenaldiekin borobilduz.

Udalbidek Euskal Artzainen Topaketan parte hartu zuen, Artzain Munduarekin lankidetza hitzartuz.

Artaldearen topaketa

Artzain mundua topaketak esperientziak trukatzeaz gain, munduko artzainen artean garatzeko hiru proiektu jarri ditu martxan. Miren Elgarresta antolatzaileak azaltzen duenez, artzaintzari buruzko dokumentazio zentroa sortzea da lehen proiektua: Kanpoko eta bertako artzainen informazio dena bildu eta ordenatu nahi dugu, ondoren gizartearentzat interesgarrien diren gaiak landu eta plazaratzeko. Bigarren proiektua munduko artzain museoa da. Dagoeneko 37 pieza dituzte katalogatuta. Topaketa hauek lagundu dute museoaren lehen piezak biltzen. Etorri diren artzain denek ekarri baitute artzaintzarako euren herrian erabiltzen den tresnaren bat, edo mundu horri zuzenean lotutako objekturen bat, libururen bat... Hirugarren proiektua, sare digitala sortzea da. Arantzazuko seminario zaharra berreraikitzen ari dira, eta bi urte barru, lanak bukatzen dituztenean, hor jarriko dituzte dokumentazio zentroa eta museoa.


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©