Udalbiltza - 2008/01/24
Argazkia 1 / 2
Espainiar Estatuko Auzitegi Gorenak, Juan Mari Atutxa Legebiltzarraren lehendakari ohia eta bere garaian Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao Ganbarako mahaiko kide izan zirenei ezarritako zigorren aurrean, UDALBILTZA®tik ondorengo hau adierazten dugu:
1. Herritarrek borondatez aukeraturiko erakunde publikoen kontrako erasoa, zuzenki demokraziaren kontrako erasoa da.
2. Botere judizialaren politizazioak, behin eta berriz adierazi dugun botereen arteko beharrezko independentziaren haustura ez ezik, Legebiltzarrak berezkoa duen subiranotasunaren eta euskal autogobernuaren zapuzketa dakar.
3. Alderdi politikoen legea, estrategia politiko jakin baten arabera diseinaturiko legea izanik, ideia eta ideologiaren kriminalizazioaren adibide argia da. Giza eskubide guztien errespetutik etorriko da normalizazioa.
Gatazkak konpontzeko eta normalizazio politikoa lortzeko biderik demokratikoenaren eta oinarrizkoenaren aurka jo du berriro Espainiako Auzitegi Gorenak, hau da, elkarrekin hitz egitearen aurka; euskal erakundeei egiten zaion eraso larria eta, azken batean, euskal gizarte osoaren aurkako erasoa.
UDALBILTZA®tik erabateko babesa agertu nahi diegu Juan Mari Atutxari, Gorka Knörri eta Kontxi Bilbaori. Era berean, dei egin nahi diegu Euskal Herriko udal hautetsi guztiei eta oro har, euskal herritar guztiei, Gure erakundeen alde egingo diren ekimenetan parte hartzera, euskaldunon haserrea ozen ager dadin eta denok batera euskal erakundeen kontrako erasoa salatuz Eusko Legebiltzarraren independentziaren alde egiteko.
Julian Eizmendi Zinkunegi
UDALBILTZA®ko Lehendakaria
Euskal Herria, 2008ko urtarrilaren 24a
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |