Diaspora - 2007/03/03
Argazkia 1 / 1
Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen dituen ekintzek izen propioa dute eta Kataluniako ekintza-kulturalen artean bere lekua hartu dute. Horren adibide ditugu, esaterako, Euskal Musika eta Dantzak uztartzen dituen `Euskal Herria Sona´ jaialdia, zeinetan udazkenero Euskal Herriko proposamen onenak gerturatzen dituztena. Baita ere, berebiziko izena hartzen ari diren `Literaldia´ eta `Zinemaldia´.
EH! Zinemaldia 2007
Bigarren urtez jarraian, Bartzelonako Euskal Etxeak zinema jaialdi hau antolatzen du Euskal Herrian ekoiztutako filmak ikusi eta euren aktoreek filmari buruzko azalpenak eman ditzaten. Aurten besteak beste, Kutxidazu bidea Ixabel, Nomadak TX, Juanma Bajo Ulloa euskal zuzendari ezagunak… egonen dira.
EH! Sona 2007
Ekimen garrantzitsu eta arrakastatsu honek, euskal musika Kataluniako sektorearengana hurbiltzen du. Aurtengo talde gonbidatuak, beste askoren artean, Berri Txarrak, Ruper Ordorika, Oreka TX, The Solanos eta Bide ertzean izanen dira.
EH! Literaldia 2007
Hirugarren edizio honek, euskal emakumeek egindako literaturari emango dio garrantzia (Emakumeen Ahotsak / Veus de dones). Izan ere, emakumearen tokia gero eta esanguratsuagoa baita gero eta oparoagoa den euskal literaturaren baitan. Protagonismoa eurena izango bada ere, gizonezko idazle ezagunek ere izango dute beren lekua. Sant Jordi egunean, Rambletan jartzen den stand-ean ere, presente egon zen euskal literatura. Gainera, Literaldiak, euskara irakasten duten unibertsitate katalanetara zabaldu nahi du, bertako euskara ikasleek, hizkuntza ikastearekin batera, momentuko euskal autore esanguratsuen lanak sakondu eta gozatu ahal izan ditzaten. Euskal idazle ospetsu asko egonen dira: Leire Bilbao, Koldo Izagirre, Ana Urkiza, Iban Zaldua, Julen Gabiria…
Euskara, euskal kultura eta euskal identitatea behar den moduan zabal dadin Katalunian, Bartzelonako Euskal Etxeak eta Udalbidek elkarrekin egiten dute lan. Azken finean, bien helburuak osagarriak direlako. Hortaz, 2007.urterako, 5.000 euro luzatu dizkio Udalbidek.

| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |