2010/03/15

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Euskal idazleak Frankfurteko Liburu Azokan partaide

Diaspora - 2008/11/05

Argazkia 1 / 3

Euskal kulturak aurten ere bere lekua izan du Frankfurteko Liburu Azokan, Alemanian, Euskal Editoreen Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Azokara bildu zen euskal ordezkaritzan Miren Azkarate Kultura sailburua eta Aingeru Epaltza, Anjel Lertxundi eta Jokin Muñoz idazleak izan ziren, besteak beste. Epaltzak eta Lertxundik liburuak argitaratu berri dituzte Alemanian eta aurkezpen bira egingo dute Frankfurten bertan hasi eta Berlin, Essen eta Paderborn hirietan barna, Bost_Kultura literatur agentzia euskal-alemaniarrak antolatuta.

Anjel Lertxundi, Aingeru Epaltza eta Jokin Muñoz euskal idazleak Frankfurteko Liburu Azokan izan ziren urriaren 10ean, euren lanak aurkeztu eta euskal literatura ezagutzera emateko helburuarekin. Idazleek alemanierara eta italierara itzulitako euren lanak izan zituzten hizpide eta euskal literatura eta itzulpengintzari buruzko mahainguruetan parte hartu zuten Euskal Editoreen Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldietan.

Frankfurteko Liburu Azoka nazioarte mailan garrantzitsuenetakoa da eta Europako argitaletxe nagusiak biltzen dira bertara. Lertxundik, Epaltzak eta Muñozez euskal literaturari buruzko mahainguru batean aritu ziren. Ondoren Miren Azkarate Kultura sailburuak euskal standa inauguratu zuen eta Jokin Muñozek eta bere lana italierara itzuli duen Roberta Gozzik, itzulpengintzari buruzko mintzaldia eskaini zuten.




Irakurraldi bira Bost-Kulturarekin

Azokan parte hartu ostean Anjel Lertxundik eta Aingeru Epaltzak 'Hamaseigarren aidanez' eta Rock' n' Roll' eleberrien aurkezpen bira egingo dute Alemanian zehar. Pahl Rugenstein argitaletxeak plazaratu ditu Alemanian, euskal literaturari buruzko Zubiak bildumaren barruan. Zubiak bildumaren sustatzaile nagusienetakoa Euskalema elkarte euskal-alemaniarra osatzen duten itzultzaile eta euskaltzale taldea izan dira. Orain, euskal literatura Alemanian zabaltzen jarraitzeko asmoz, Bost_Kultura literatur agentzia sortu dute, Petra Elser itzultzailea buru delarik.



Zubi berriak 2009rako

Bost_Kultura agentzia jaio berriaren helburu nagusia bost urtetan hamar euskal eleberri alemanieraz argitaratzea da. Orain arte Zubiak bildumaren barruan bost argitaratu dira: 'Lagun Izoztua' (Joseba Sarrionandia), 'Kilkerren hotsak' (Edorta Jimenez), 'Koaderno gorria' (Arantxa Urretabizkaia) eta azken biak, 'Hamaseigarrenean aidanez' (Anjel Lertxundi) eta 'Rock´n´roll' (Aingeru Epaltza). Datorren urterako beste bi prestatzen ari dira: Harkaitz Canoren 'Pasaia blues', eta Karmele jaioren 'Amaren eskuak''.


Horrez gain, eta itzultzaile alemaniarrak aurreratzen duenez, azaroan Bost_Kulturak irakurraldi bira berri bat antolatuko du, Arantxa Urretabizkaia eta Edorta Jimenez idazleekin. Wiesbaden eta Nuremberg hirietan aurkeztuko dituzte euren lanak.



Lotura interesgarriak
Zubiak bilduma
www.zubiak.de


http://www.frankfurt-book-fair.com/en/portal.html





Informazioa: http://www.euskalkultura.com/albisteak/aingeru-epaltza-anjel-lertxundi-eta-jokin-munoz-idazleak-biahr-hasten-den-frankfurteko-liburu-azokan-izango-dira/



Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©