2008/10/11

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Euskal literaturak nazioartean duen oihartzuna aztertuko dute Renoko unibertsitatean

Euskara - 2008/05/17

Argazkia 1 / 3

Euskal Ikasketen Zentroak antolatu du saioa, eta AEBetakoeta Europako irakasle ezagunek zein zenbait euskal idazlek parte hartuko dute bertan.

Renoko Nevadako Unibertsitatean den Euskal Ikasketen Zentroak Writers in between Languages. Minority Literatures in the Global Scene (Idazleak hizkuntzen artean. Literatura gutxituak nazioartean) kongresua jasoko du maiatzaren 15etik 17a bitartean.

Bertan Amerikako Estatu Batuetako zein Europako hainbat irakasle ezagunek parte hartuko dute, besteak beste Nerea Arrutik (Aberdeeneko Unibertsitatea, Eskozia); Luisa-Elena Delgadok (Illinoisko Unibertsitatea Urbana-Champaignen); Luis Fernandez Cifuentesek (Harvard University); Víctor García de la Conchak (Salamancako Unibertsitatea, Espaniar Hizkuntzako Erret Akademia); Annabel Martinek (Darmouth College); Marijose Olaziregik (U. de Nevada/EHU); Xavier Plak (Gironako Unibertsitatea); Joan Ramón Resinak (Stanford University); Mario Santanak (Chicagoko Unibertsitatea); Alfredo J. Sosa-Velascok (Cincinnatiko Unibertsitatea); Michael Ugartek (Missouriko Unibertsitatea) eta Teresa Vilarós-Solerrek (Aberdeeneko Unibertsitatea, Eskozia). Bestetik, Bernardo Atxaga (Renon da une honetan, Euskal Ikasketen Zentroak gonbidatuta), Aurelia Arkotxa, Rikardo Arregi, Mariasun Landa, Miren Agur Meabe eta Iban Zaldua euskal idazleak izango dira kongresuan.





www.basqueliterature.com


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©