2010/09/04

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Euskal programa Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokaren baitan

Diaspora - 2009/05/01

ver video Argazkia 1 / 2

FEVAk eta Juan de Garay Fundazioak elkarrekin antolatutako euskal standa bisitatzearekin batera, Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokara hurbiltzen direnek badaukate euskal kulturarekin lotuta dauden bestelako jardueretan parte hartzeko aukera. Joan den ostiralean hasi ziren, hain zuzen ere, Azokako programaren baitan, euskal ekitaldiak, Jorge Luis Borges aretoan, hiriburu argentinarreko Lagun Onak abesbatzak, Ruper Ordorika abeslariak eta Buenos Aires bertako 'Accion Vasca eta Emakume Abertzale Batza'ko dantza taldekoak eskainitako ikuskizun berezi batez. Hona bertan hartutako argazki eta bideo selekzioa.

Buenos Airesko Lagun Onak abesbatzaren kontzertuarekin hasi ziren Liburu Azokaren egitarau barneko euskal ekitaldiak. Gabriela Mendia FEVAko idazkariaren aurkezpenaren ostean, Lagun Onak, Diasporakoen artean tradiziorik handienetakoa duen abesbatzak, euskaraz nahiz gaztelaniazko errepertorioa eskaini zuen. Abestutako kantuak honakoak izan ziren: ‘Nirea izango zen’, ‘Erribera’, ‘Aita Gurea’, ‘Maite’, ‘Ama begira ezazu’, ‘Ixil-ixilik’ eta, bukatzeko, ‘Agur Jaunak’.

Euskal Herritik propio etorritako abeslari oñatiarrak publikoa hunkitu zuen bere musikarekin. Hasteko Atxagaren ‘Bertso berriak’ abestu zuen, eta gero ‘Martin Larralde’ kanta eta ‘Ibaizabal’ bals-a , Joseba Sarrionandiarenak. Eñaut Etxamendiren ‘Ama zer duzu negarrez’ ere kantatu zuen Ordorikak. Berak idatzitako abestien artean, ‘Etzanda’ eta ‘Bihotz begiekin’. Abeslari euskaldunak, aspalditik Katalunian bizi den Dani Perez gitarra-jole argentinarrarekin konpartitu zuen agertokia.




Iturria: http://www.euskalkultura.com/albisteak/hasia-da-joan-den-ostiral-iluntzean-euskal-programa-buenos-airesko-nazioarteko-liburu-azokaren-baitan/view?set_language=eu



Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©