Komunikabideak / Nafarroa - 2011/11/17
Argazkia 1 / 2
Nafarroako ikus-entzunezko hedabideen lizentziak abenduan banatuko ditu Nafarroako Gobernuak. Lizentziarik ez duen Euskalerria Irratiak lizentzia banaketarako foru dekretuari alegazioak aurkeztu dizkio. Euskalerria Irratiaren ustez, foru dekretuak ez dio muinari heltzen, gizarte komunikazioa kontuan hartzeari, alegia.
Hainbat eskaera egin dizkio irratiak Gobernuari, besteak beste:
- Lizentziak banatzeko prozedura fase guztietan ardura komunikazioko adituek izatea.
- Gaur egun Nafarroan dagoen eskaintza komunikatiboa kontuan hartzea.
- Defini dezatela leihaketara deitu aurretik, jokoan dauden frekuentzia bakoitzak etorkizunean zein zerbitzu bete beharko dituen.
- Euskara hutsean aritzeko frekuentzia batzuk erreserbatzea aintzat hartzea.
Proposamenak egiteaz gain, orain arte Euskalerria Irratiak Gobernuarekin izan dituen liskar eta iskanbilen zerrenda helarazi dio.
Iturria: http://www.argia.com/albistea/euskalerria-irratiak-euskara-aritzeko-frekuentziak-bermatzea-eskatu-dio-gobernuari
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |
