2008/07/19

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Euskara 21

Euskal Herria / Euskara - 2008/05/05

Argazkia 1 / 4

Euskara 21 ekimena martxan jarri du Euskararen Aholku Batzordeak. XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak batzorde atalaren bidez bideratuko da, 40 lagunek osatutako kideek euskarari buruz gogoeta egin dezaten, adostasun politiko eta sozial berri bat lortu eta indartzeko asmoz.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bultzatutako Euskararen Aholku Batzordeak aro berri bati ekin dio hizkuntza politikari buruzko askoren arteko eztabaida eta hausnarketa abiarazita.


Donostiako Miramar Jauregian aurkeztu zuten apirilaren 29an `XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak´ batzorde atalaren bidez bideratuko da aipatu ekimena. Bertan, orain arte hizkuntza politikaren alorrean egindako bidea aztertu nahiz ondorengo urteetan eman beharreko pausoak zehaztu nahi dira, eta baita euskararen normalkuntzaren inguruan adostasun politiko eta sozial berri bat lortzeko ahaleginak indartu ere.


Euskarari buruz gogoeta egin dezaten eskatzen zaie batzorde-ataleko kideei, honenbestez, uste dutenarekin, duten ikuspegiarekin, aberastu dezaten gizarteari erabat irekita dagoen gogoeta saioa.


Gogoeta ahalik eta zabalena izatea da helburu, bai parte-hartzaileei zein jorratzen diren alorrei dagokionez. Hala, Patxi Batzarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea buru dela, erakunde publiko, hezkuntza, kultura, komunikabide, enpresa, alderdi politiko, sindikatu, euskalgintza, gizarte elkarte eta ekonomia arloko 40 lagunek osatzen dute batzordea; eta funtzionamendua erraztu eta arintze aldera zazpi lagunez osatutako batzorde iraunkorra eratu du. Izan ere, euskararen indarberritzearen egiazko protagonistak herritarrak dira, haien esku, haien gogo eta bihotzetan baitago, hein handi batean, euskararen oraina zein geroa, euskara biziberritzeko giltzarria. Horretara dator Euskara 21 ekimena.


ZER DA EUSKARA 21?

Partaidetzarako tresna bat da Euskara 21, guztion ekarpenekin XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak finkatzeko aukera emango diguna. Erronka berriek parte hartzeari eta adostasunari begirako dinamika berriak eskatzen baitituzte.
Ilusioz beterik datorren ekimen honetan parte hartzeko Euskara 21 webgunea jarri dugu abian, XXI. mendean euskararentzat nondik norako bidea nahi dugun denon artean erabakitzeko ahaleginean, alegia. Izan ere, gure gizartea anitza da baita hizkuntzei dagokienez ere, horregatik guztiagatik, euskararen munduak ez ezik erdal munduak ere lekua izango du ekimen honetan. Ekimenaren abiapuntua Oinarrizko Txostena deiturikoa da.






Estekak,

www.euskadi.net/euskara21

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©