2013/05/24


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Euskara desagertzear dago, edo ez?

Euskara - 2012/06/25

Argazkia 1 / 1

Endangeredlanguages webgunean grafikoki ikus daitezke mundu guztian desagertze-arriskuan dauden hizkuntzak zeintzuk diren. Lau maila ezberdindu dituzte: arrisku egoeran daudenak, desagertze-arriskuan daudenak, desagertze-arrisku larrian daudenak eta oraindik bizi ote diren ezezagun direnak. Espainian hiru hizkuntza markatu dituzte kategoria horien barnean, eta euskara, ez dago tartean.

Aragoiera, bablea eta zeinuen hizkuntza katalana dira, Endangeredlanguages webgunearen arabera, egoera kritikoan daudenak. Desagertze-arrisku larrian lehena, eta desagertze-arrisku arruntean beste biak. Euskara ez du aipatu ere egiten. Beraz, euskara ez dago desagertze arriskuan? Euskaldunok mamuak sortu ote ditugu buruan?

Guztira, mundu guztian 3054 hizkuntza omen daude desagertze arriskuan. Proiektu honetan ageri diren hizkuntza eta horiei buruzko informazioa Hawaiko Unibertsitateak (Manoa, Hawai) egindako Arriskuan dauden Hizkuntzen Katalogoa (ELCat) eta Michingango Ekialdeko Unibertsitateak ahalbidetutakoak dira. Eta horrez gain, jendeak bertan ageri diren hizkuntzei buruzko iruzkin, esperientzia, etab. bidali ditzake.



Iturria: Sustatu


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©