2008/12/01

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Euskara Frantziako Estatuaren ondare kulturala izango da

Euskara / Iparralde - 2008/07/22

Argazkia 1 / 3

Sarkozyk aurkeztutako konstituzioaren erreformak boto baten aldearekin jaso du Asanblea Nazionalaren babesa. Euskaltzaindiak eta Seaskak ospatu egin dute erabakia baina lehen pausoa dela azpimarratu dute.

Versalles Jauregian bildutako Kongresuko eta Senatuko kideek, hau da, Asanblea Nazionalak, Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak eta bere Gobernu kontserbadoreak aurkeztutako konstituzioaren erreforma babestu du boto bakar baten aldearekin.

Versalles Jauregian bildutako Kongresuko eta Senatuko kideek, hau da, Asanblea Nazionalak, Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak eta bere Gobernu kontserbadoreak aurkeztutako konstituzioaren erreforma babestu du boto bakar baten aldearekin.

Testuan Parlamentuari eskumen gehiago ematen zaizkio, presidentearenak mugatzen ditu eta ustez eskubide gehiago ematen zaizkie herritarrei. Gainera, eskualdetako hizkuntzei, euskara tarteko, Frantziako Estatuaren ondare kultural izaera ematen die.

Frantziako Konstituzioaren 75. artikuluan agertuko da izendapen hori, baina horrek ez du esan nahi euskara hizkuntza ofiziala izango denik.

Andres Urrutia Euskaltzaindiako presidenteak uste du Asanblea Nazionalak `pauso garrantzitsu eta esanguratsua´ eman duela, baina `lehen pausoa´ dela soilik.

Paxkal Indo Seaska Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioko presidentea, bere aldetik, pozik agertu da Parlamentu frantziarrak hartutako erabakiarekin. Izan ere, `orain arte legez kanpo aritu gara Estatuak ordaindutako irakasleekin euskaraz irakasten; orain, berriz, hori ez da ilegala izango´. Hala ere, euskarak Frantziako Estatuan `gibelean´ jarraitzen duela adierazi du.





Iturria: http://www.eitb24.com/berria/eu/B24_105752/gizartea/KONSTITUZIOAREN-ERREFORMA-Euskara-Frantziako-Estatuaren/


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©