2008/07/07

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Euskara jada ofiziala da Nafarroako beste lau udalerritan

Euskara / Nafarroa - 2008/04/25

Argazkia 1 / 1

Eremu mistoa Iruńerrira (Arangurenen, Beriainen, Galarren eta Noain-Elortzibarren) zabaltzeko proposamena onartu du Nafarroako Parlamentuak. Aurreneko aldia da Euskararen Legea aldatu dutela, 1986an sortu zutenetik.

Nafarroako Parlamentuak Euskararen Legea aldatzeko proposamena onartu du ostegun honetan. Horren ondorioz, lau udalerri eremu erdaldunetik mistora pasatu dituzte.

Aurreneko aldia da Euskararen Legea aldatu dutela, 1986an sortu zutenetik.

Hain zuzen ere, Aranguren, Beriain, Galar eta Noain pasatu dituzte eremu mistora.


Hori horrela, herri horietako biztanleek hizkuntza eskubide berriak izango dituzte, hala nola 'D' ereduan ikastea.


Nafarroako Ezker Batuak aurkeztu zuen proposamena, eta NaBaik eta PSNk onartu egin dute. Lege berria 2009ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.




Estekak


http://www.eitb24.com/berria/eu/B24_95858/gizartea/NAFARROA-Arangurenen-Beriainen-Galarren-eta-Noainen-ere/

http://www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=26776

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©