2008/12/01

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Euskara Munduan 2008/11 programaren arrakasta

Diaspora - 2008/08/28

Jadanik igaro da urte bete Miren Azkarate Kultura Sailburuak Euskara Munduan 2008/11 programa aurkeztu zuela Euskal Gizataldeen IV Mundu Biltzarrean, Bilbon. Geroztik, orduan aurkeztutakoa abian jartzeko hainbat urrats eman ditu HABEk, Euskal Gizataldeekiko Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza eta lekuan lekuko federazio edo euskal etxeekin elkarlanean.

Aipagarriena seguruenik, atzerrian euskara irakasleak trebatzeko herrialde desberdinetako Nazioarteko Taldea eratzea izan da. Taldeak bukatu berria du lehenengo barnetegia Argentinan eta partaide guztien balorazioa, ikasle zein irakasleena, ezin hobea izan da. Jatorri desberdinek taldeari ematen dioten aniztasuna oso aberasgarria izan da, partaideen esanetan. Nazioarteko Taldea pausorik berriena izan bada ere, ezin ahaztu euskal etxe bakoitzak Euskara Munduan programaren barruan egiten duen lana.

HABEko Euskara Munduan programaren arduradunek egitasmoaren azken urteko balioespen oso baikorra egin berri dute. Euskalduntze erakundeak gainera Hego Ameriketako herrialde desberdinetako euskal etxeen ikastaro eta irakasle trebakuntza programen jarraipena egin du. Jarraipen horretako puntu nagusiak dira lekuan lekuko irakaslearen trebakuntza prozesuari buruzko txostena, euskara ikasteko/irakasteko dituzten baliabideen jarraipena eta ikasturteko diru-laguntzen zuriketa eta eskaera nola bideratu diren aztertzea. Helburu horrekin J. Fco. Zinkunegi, programaren koordinatzailea, uztailaren 21az geroztik euskal etxez euskal etxe ibili da, aipatu jarraipena egiten, EuskalKultura.com-ek jakin ahal duenez.

Aurtengo ekimenen artean aipagarrienetakoa Nazioarteko Taldearen sorrera izan da. Talde honetan hainbat herrialdetako irakasleak trebatzen dira. Aurreko urteetan Argentina eta Uruguaiko irakasleekin jarri zen abian egitasmoa, eta emaitza bikaina ikusita, beste herrialdetara zabaldu da aurten. Zehazki irakasleak Brasil, Argentina, Uruguai, Txile, Peru eta Kolonbiakoak izan dira.





Iturria: http://www.euskalkultura.com/albisteak/osasuntsu-bete-du-lehenengo-urtea-201ceuskara-munduan-2008-11201d-programak-habeko-arduradunen-balioespenaren-arabera


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©