2008/05/17

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

EUSKARA_PRESENTE_2008KO_KULTUREN_ARTEKO_ELKARRIZKETAREN_EUROPAREN_URTEKO_KONMEMORAZIOAN

Euskara presente 2008ko Kulturen arteko Elkarrizketaren Europaren urteko konmemorazioan

Europa - 2008/04/15

Argazkia 1 / 5

2008a Kulturen arteko Elkarrizketaren Europako Urtea dela eta, Eusko Jaurlaritzak Bruselan hainbat ekintza burutuko ditu musika eta gazteria oinarri hartuta.

2008a Kulturen arteko Elkarrizketaren Europako Urtean, Europako instituzioek kulturen arteko elkarrizketa eta kontzientziazioari eman nahi diote garrantzia. Europako Komisioarekin izandako elkarrizketen ondorioz, Europako Batasunak kanpainarik garrantzitsuenetan euskararen presentzia bermatu du, kasu honetan, 2008a Kulturen arteko Elkarrizketaren Europako Urteko logotipoa.

Bestalde, Euskadik Bruselan hainbat ekintza antolatu ditu 2008ko Kulturen arteko Elkarrizketaren Europako Urterako.


'Euskadiko Ikasleen Orkestra'k doaneko kontzertu bat emango du apirilaren 18an, Bruselako Saint Michel Antzokian. Orkestra 14 eta 18 urte bitarteko gazteek osatzen dute eta Euskadin Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpe dauden hiru kontserbatorioetan ikasten ari dira.


Kontzertua Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak finantzatu du, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak Euskadiren Bruselako Ordezkaritzaren bitartez lagunduta. Kontzertuaren helburua da hezkuntzaren bitartez aniztasun kulturala eta kulturen arteko elkarrizketa sustatzea. Euskadiko 90 musikari gaztek eskainiko dute kontzertua eta Aita Donostia, Mozart, Grieg, Guridi eta Ginasteraren obrak interpretatu dituzte; baina, Bruselan daudela-eta EBko erakundeen funtzionamendua hurbiletik ezagutuko dute bide batez.


Euskadira itzulitakoan, gazte horiek `EBko enbaxadore gisa´ arituko dira bakoitza bere eskolan, ikaskideei EBren funtzionamenduari buruzko informazioa emanez.




(Iturria: Eusko Jaurlaritza - Europako Gaiak)


www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net

www.interculturaldialogue2008.eu

Udalbide elkartea
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa
T.+34948203685
F.+34948227891
info@udalbide.net