2012/02/13


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Euskararen izarrak dirdira egin du Lizarrako jaietan

Kultura / Nafarroa - 2009/08/11

Argazkia 1 / 1

Garean Elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu jaietako ekitalditan.

Taldeak hizkuntza karriketan zehar zabaltzea du helburu.

Manuel Irujo euskaltzalearen herriko jaiak argi berezi batekin argituta daudela esaten dute hainbat lizarratarrek. Izan ere, zazpi egun hauetan zehar hamaika ekitaldi egiten dira Ega ibaiaren hirian, pertsona aspertuenak ere dantzan eta saltoka jar-tzen dituztenak. Baina duela hiru urtetik hona, Lizarrako jaiek duten argi berezia indartuz joan da. Izan ere, euskara festetan dagokion lekua berreskuratuz joan da; Garean Elkarteari esker euskal hizkuntza hiriko karriketan barrena zabaltzen joan da. Seguruenik Manuel Irujo, dagoen lekuan dagoela, pozik egongo da gaur egungo lizarratarrek euskararekiko adierazten duten maitasunagatik.

Garean elkarteko kidea den Luisfer Etxeberriak adierazten duen legez, duela bi urte zituzten aurreikuspenak ez dira inondik inora bete; eta pozik daude. Izan ere, euskaltzaleen taldeak lehen pausuak eman zitunean, ez zuen uste gaur egun lortu duen arrakasta eskuratuko zuenik, zeren eta urteen joan etorriarekin elkartearen jarduerak errotuz joan dira. Aurtengoan, gainera, Lizarrako jaietako ekitaldien egitarau ofizialean sartu dituzte euskaltzaleen elkarteak bigarren urtez antolatu dituen jarduerak.

`Gure helburua euskara arlo akademikoetatik kanpora zabaltzea da´, azaltzen du Etxeberriak. Hori horrela, jaien barruan hamaika ekitaldi egiten ari dira, etxeko txikiek zein nagusiek euskal hizkuntzaz disfruta dezaten.

EGITARAUA Garean Elkarteak egun hauetarako antolatu dituen jarduerei Kulki taldeak eman zien hasiera. Asier Lafuentek eta Luisfer Etxeberriak zuzenduta, herri jolasez gozatzeko aukera izan zuten Lizarrako haurrek.

Aurtengoan ere, Ega ibaiaren hiria abesbatza bihurtu zen. Izan ere, herritarren eta kanpotik etorritako lagunen artean Lizarrako karrika zaharrak euskal abesti tradizionalen kolorez margotu zituzten. Larunbatean egin zuten ekitaldian guztira 200 lagun inguru elkartu ziren. Egun berean ere Laia lasterketa egin zen Santiago plazan. Igandean, berriz, Garean Elkarteak dantzan ipini zituen Manuel Irujo jaio zen plazara gerturatu ziren lagunak.

Jarduera hauetan etxeko guztiek parte har dezaketen arren, txikienek dute beren leku berezia. Karba eta Toka jokoetan, adibidez, neska- mutil gaztetxoak izan ziren protagonistak. Arrautzaren jolasean ere, haurrak izan ziren eguneko izarrak, izan ere, Umeen Egunaren harira antolatu zen jarduera.




Iturria: http://www.noticiasdenavarra.com/ediciones/2009/08/05/fiestas/d05fie32.1680444.php


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©