2012/05/25


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Euskararentzat murrizketak iragarri dituzte EAEn eta Nafarroan

Euskara / Eae - 2011/11/21

Atzo aurkeztu zuen Blanca Urgell Kultura sailburuak Eusko Legebiltzarreko batzordean datorren urteko aurrekontu proiektua, eta jakitera eman zuenez %8,2 baxuagoa izango da. Diruaren erdia EITBrentzat izango da, 266 milioi eurotik 131 hain zuzen ere, eta hizkuntza politikarako 59 milioi euro gorde ditu Kultura sailak, iaz baino 3 milioi gutxiago. Besteak beste, Euskaltzaindiarentzako diru-saila %25 gutxitu du, Bertsozale Elkartearentzako %20, eta Euskararen Aholku Batzordearentzako %60.

Bestalde, Nafarroako hedabideek eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak jakinarazi dutenez, Euskarabideak %20 eta %37 arteko murrizketak egin dizkie hainbat hedabideei emandako dirulaguntzetan, hala nola Beixe, Esan-Erran eta Xorroxin irratiei eta Guaixe, Mailope, Pulunpe eta Ttipi-Ttapa aldizkariei.




Iturria: http://www.argia.com/albistea/eusko-jaurlaritzak-82-gutxiago-bideratuko-kultur-politikarako


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©