2013/05/23


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Euskarari lehentasuna emango dion kalitatezko EITB eskatu dute hainbat langilek

Komunikabideak - 2012/06/11

Argazkia 1 / 1

Bostpuntu izeneko kanpaina jarri dute martxan EiTBko 18-20 langilek. Publikoaren zerbitzuko EiTB eskatzen dute, euskarari lehentasuna emanez, independentea, kalitatezkoa eta euskal kultura bultzatuko duena.

Bost puntuz osatutako honako zerrenda hau atera dute:

1. EiTBk euskal herritarren zerbitzuko erakunde publikoa izan behar du, euskaraz eta gaztelaniaz kalitateko programazioa eskainiko duena, ikusleekiko begiramenduna eta plurala, interes publikoari bideratutako edukiekin, produkzio propioaren bidez, gainerako kate publiko eta pribatuekiko zeregin orekatzailea izango duena.

2. EiTBk bete egin behar du sortzetik duen euskara bultzatu eta normaltzeko helburu estrategikoa. Ondorioz, hedadurari eta eraginari dagokionean, hizkuntzak duen lurraldetasunaren bezainbestekoa izan beharko du gutxienez.

3. Lehentasunezkoa zaion zeregin informatiboan, neutraltasunik gabe, inpartzialitatea behar du EiTBk. Enbarazu egin arren, botereek errespetatuko dutena behar du izan.

4. EiTBk eredugarria izan behar du gaurko euskal kulturaren funtsezko osagaien errespetuan, Euskal Herriko lurralde guztien arteko harremanen sustapenean, eta sarri interesatuak eta artifizialak diren hesiak gainditzeko ahaleginean.

5. EiTBk kalitatezko erreferentzia profesionala izaten saiatu behar du ikusentzunezkoen munduan.

EAEko alderdi politiko guztietako ordezkariei eta EITBko Administrazio Kontseiluko kideei bidali zaie agiria, eta orain herritarren sinadurak bildu nahi dituzte.

Dokumentuaren aldekoak eta kontrakoak

Atxikimenduak jasotzeko aukera zabaldu dute eta Twitterren @bostpuntu izeneko kontu bat sortu dute. Kontrako lehenengo kritikak ere iritsi dira: Luistxo Fernandezek, Iker Gutrrutxagak, Urtzi Odriozolak twitterren eta Aritz Galarragak Berriako artikuluan. Aldeko atxikimendua eman dutenenak aldiz honakoak dira: Ińaki Soto, Ramon Saizarbitoria, Hasier Etxeberria, Maddalen Iriarte, Xabier Euzkitze, Bernardo Atxaga... Zerrenda osoa hemen.



Iturria: http://www.argia.com/albistea/euskarari-lehentasuna-emango-dion-kalitatezko-eitb-eskatu-dute-langileek


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©