2012/02/10


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Euskaraz matrikulatutako ikasleen mapa

Hezkuntza / Nafarroa - 2009/06/11

Argazkia 1 / 1

Euskara Kultur Elkargoak, Udalbideren laguntzarekin, Euskal Herriko Eskola Matrikulazioaren Mapa argitaratu berri du; mapak Nafarroako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Iparraldeko udalerri guztietan euskaraz matrikulatuta dauden ikasleen ehunekoa biltzen du.

Horrekin batera, mapak erakusten du Euskarak lurralde guztietan duen egoera juridikoa; beraz, XXI. mendearen hasiera honetan, euskarazko hezkuntzak duen egoerari begirada esanguratsua ematen dio.

Neurriari dagokionez, argitalpenak 59 x 42 zentimetro ditu, diseinua bereziki zaindu du eta antzinako kartografía ekartzen digu gogora. 1.000 ale argitaratu dira eta, iazko azken egunetan, erakunde hauei banatzen hasi zitzaien, besteak beste: euskararen garapenaren inguruan lanean ari diren gizarte eragileei (bai pertsonei bai erakundeei), Nafarroako ikastetxeei eta beste Autonomia Erkidegoetako, Europako eta mundu osoko aditu eta erakundeei.

Mapa eskuragai dago EKEren Web orrialdean:(http://www.euskarakultur.org/eke/images/index/eh_mapa.pdf), eta kopia inprimatuak, berriz, Iruñeko Karrikiri Euskaldendan, bai eta Elkar, Abarzuza eta Auzolan liburu-dendetan ere.





Ohar Teknikoa

XXI. mende honen hasieran, 2000-2005 urteetan, herriz herri, hizkuntza eredu bakoitzak duen indarra eta joeraren neurketa.


Zenbakiei buruz

Azterketa eremua: Euskal Herria.
Oinarria: hizkuntza ereduen estatistikak.
2000-05 Haur Hezkuntzaren matrikulazio datuak, Udalerrika sailkaturik.
Hiru salbuespenetan eskualdeka: Ipar Euskal Herria, Iruñerria eta Trebiñu.

Emaitzak 1etik 5era sailkatuta daude.

1- % 0 - 9
2- % 10 - 24
3- % 25 - 49
4- % 50 - 74
5- % 75 - 100


Iturri nagusiak

Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila. EUSTAT. EAS.
Nafarroako Gobernua. Hezkuntza Saila.
Nafarroako Ikastola Elkartea.
Seaska.
Euskararen Erakunde Publikoa:
Euskararen eta euskarazko irakaskuntza eskaintzaren azterketa kuantitatiboa.
Azpeitiko Euskara Patronatua: www.erabili.com


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©