2008/07/07

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Eusko Jaurlaritzaren 2008ko laguntzen deialdi aurrerapena Euskal Etxeei

Diaspora - 2008/04/08

Argazkia 1 / 4

Eusko Jaurlaritzak Diasporako Euskal Etxeei deialdi hauen behin behineko testuak helarazi dizkie, eskabideak prestatzen has daitezen.

Euskal etxeentzako dirulaguntzak aurkezteko epea maiatzaren 16ean bukatuko dela aurreikusten da; larrialditarako laguntzen kasuan, eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 26ean itxiko litzateke. Aurten 20 euskal etxek teletramitazioa erabiliko dute eskabideak aurkezteko.


2008 urterako laguntza deialdia apiril erdialdean irekiko dela aurreikusten da, araudia Munduko Euskal Gizataldeen IV Biltzarrean proposatutako aldaketekin berritua izan delako, adierazi dute Eusko Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Gizataldeen Zuzendaritzatik. Argibide hauen arabera, alde batetik, euskal etxeek eskatu zituzten aldaketa hauek, tramitazio prozesua errazte aldera, eta bestetik Jaurlaritzak berak beste aldaketa batzuk onartu ditu laguntzetako dirua hobeto banatu ahal izateko. Adibidez, ohiko gastuen atalak aurrerantzean aurrekontuaren %30a soilik hartuko du, horren ordez ekimen kulturalen atala indartzeko asmoz.


Laguntzen dekretu berria Euskal Herria Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA-BOPV) argitaratuko da, apirilaren 11an seguruenik, eta 2008ko ebazpena, 14ean. Atzerapen hau dela-eta euskal etxeek material hau aldez aurretik jasotzea eskatu dute, eskabideak prestatzen hasi ahal izateko. Jarraian Jaurlaritzak euskal etxeei bidali dizkien dokumentuak eta aldaketa garrantzitsuenen laburpen bat eskaintzen dugu. Larrialdi egoeratarako diru laguntzen kasuan, dekretua 2007aren berdina aurreikusten da eta ebazpena EHAAn argitaratuko omen da, apirilaren 23an.


Euskal etxeak berehala has daitezke eskabideak egiteko materiala prestatzen, baina dokumentazioa deialdi bakoitza EHAAn argitaratu ondorengo egunera arte ezingo dute aurkeztu. Aurreikuspenen arabera, eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 16ean bukatu da euskal etxeen laguntza deialdiaren kasuan eta maiatzaren 26ean larrialditarako laguntzen kasuan.


Bestalde aurten 20 euskal etxek eskatu dute teletramitazioa egin ahal izateko sinadura elektronikoa. Sistema honen bidez eskabideak internet bidez egin daitezke, prozesua azkartuz eta erraztuz.



Jaurlaritzak eskuragarri jarri dituen testuak honakoak dira:

-Resumen de los cambios en las subvenciones 2008 (gazteleraz)
www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net

-2008ko dirulaguntza Dekretua
www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net

-2008ko dirulaguntza Ebazpena
www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net

-2008ko premia larria daudenentzako dirulaguntza Ebazpena
www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net




Iturri: basqueheritage.com

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©