2012/02/13


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

FEVAk 'Euskal identitatearen eraikuntza' izeneko tailerra eratu du Buenos Airesen

Diaspora - 2009/08/21

Argazkia 1 / 1

Argentinako Euskal Erakundeen Federazioak (FEVA) bere bazkide diren elkarte eta euskal etxeak Buenos Airesera deitu ditu irailaren 12-13an 'Euskal identitatearen eraikuntza' izeneko tailerrean parte har dezaten. Laurak Bat Euskal Etxearen egoitzan egingo den elkarretaratze hau Maria Blanca Irustak koordinatuko du, helburutzat 'euskaldun gisa dugun identitateaz gogoeta egitea eta iritzi trukea bultzatzea' harturik. Argentinako euskal etxe bakoitzeko ordezkari bana onartuko da, izen ematea abuztuaren 31a baino lehen egitea eskatzen delarik.

Tailer gisako ekimen bat da FEVAk antolatu duen hau, 'guztien eta bakoitzaren partaidetzak egiten eta osatzen baitu ekitaldia'. Maria Blanca Irusta koordinatzaile, irailaren 12an, larunbata, eta 13an, igandea egingo da Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxearen egoitzan, Av. belgrano 1144, larunbatean goiz eta arratsaldeko saioetan, eta igandean eguerdi arteko bakarrean.


Aurkeztuko duren gaiak honakoak izango dira:

1- EUSKAL HERRIA: kokapen geografikoa; Fisikoki; lurralde 'bisagra'; lurralde historikoak; hainbat izen: CAV, Euskadi, Euzkadi, Autonomia Erkidegoa; Nazioa eta estatua.

2- EUSKALDUNAK: Populua eta bere sorrerari buruzko hipotesiak; bere historiako pasadizo garrantzitsuenak, lehenengo ezarpenetatik eta euren antolaketatik, gaur eguneraino.

3- EUSKARA: hizkuntza identitate zeinu bezala; bere lekua Iberiar Penintsulako eta Europako hizkuntzen artean; batasuna eta hizkuntz normalizazioa.

4- ETXEA: Enbor familia, etxaldea, leinuak; emakumearen rola; foru sistema; emigrazioa.

5- KULTURA AGERPENAK: Euskal populuaren zaletasunak historian zehar; errito eta sinesmenak. Mitologia; Euskal gizataldea: besteek nola ikusten ditutuzten eta eurak nola ikusten duten euren burua; Tradizioa, aldaketa eta segida identitatearen eraikuntzan.


Euskal etxe bakoitzena ordezkari bana izan ahal izango da tailerreko partaide. Antolatzaileek, tailerraren aurreko edizioan parte hartu zuen pertsona bera ez izatea eskatzen dute. Abuztuaren 31 aurretik pertsona honen datu hauek bidalio beharko dira; izen-deiturak eta dokumentu zenbakia; ostatu beharrak eta larunbaterako, irailak 12, lo egiteko lekua behar izango duen-edo, dagozkion hotel eta bazkari erreserbak egin ahal izan daitezen.

Aurreko aldietan bezala, bazkari eta ostatu gastuak FEVAren kontu izango dira. Garraio gastuak euskal etxe bakoitzaren kontu, distantzia 700 kilometrotik gorakoa denean ezik, orduan FEVAk bere gain hartuko baititu.




Jakingarri gehiago:

FEVA
Lavalle 1718 5º D (1048)
Buenos Aires - Argentina
www.fevaonline.org
Tel: 54 11 4372 3520




Iturria: http://www.euskalkultura.com/albisteak/fevak-euskal-identitatearen-eraikuntza-izeneko-tailerra-eratu-du-irailaren-12-13an-buenos-airesen/?language_sync=1


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©