2012/02/13


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Gazte euskalduna eskaintzen da lanerako

Kultura / Nafarroa - 2009/07/07

Argazkia 1 / 1

Lanpostu bat aurkitzeko zailtasunak dauden garai honetan, Karrikaluze Elkarteak euskaraz lan egin nahi duten herritarrei lan poltsa zerbitzua eskaintzen die.

Urtebetez itxaroten egon ostean, iritsi da jende askori gustatzen zaion urteko garaia: Uda. Urtaro honek irauten dituen hiru hilabeteetan zehar, herritar askok etxea atzean utzi eta munduan barrena joaten dira, txoko ezberdinak ezagutzera. Beste batzuk, berriz, maletak hartu eta atzerrira joaten dira hizkuntzak lantzera. Baina badira ere Euskal Herrian geratzen diren gazte asko. Hauetako batzuk hiru hilabete honetan lana bilatzen dute, beren gutiziak ordaindu ahal izateko. Baina, askotan, ez da lan erraza izaten lanpostu bat bilatzea, batez ere gizartearen gaitza bilakatu den krisi garai honetan. Horregatik badira zenbait erakunde lan bila dauden gazteen eta lanerako pertsona baten bila dauden herritarren artean bitartekari lanak egiten dituztenak. Horien guztien artean bada bat besteengandik bereizten dena: Karrikaluze Elkartea. Izan ere, Atarrabiako euskararen aldeko talde honetako kideen helburua hizkuntzaren erabilera indartzea da, eta horregatik euskaraz lan egin nahi duten herritarrei lan poltsa zerbitzua eskaintzen die.




LAN POLTSA: Euskararen alde lan egiten

Karrikaluze Elkarteak duela sei urte jarri zuen martxan lan poltsa zerbitzua UDALBIDEren laguntzarekin, eta urtetik urtera parte hartzen duten herritarren kopurua hazten jan da. Atarrabiako euskararen aldeko taldeko kidea den Saioa Martinez de Lizarrondok adierazten duen legez, elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuekin batera, lan poltsa eskaintzearen aldeko apustua egin zuten, `esparru honetan ere euskararen erabileran eragiteko´.

Proiektua martxan jarri zen egunetik, pixkanaka-pixkanaka Iruñerrian zehar joan da zabaltzen. Hasieran Atarrabia eta inguruko herrietako gazteek parte hartzen bazuten ere, orain eskualde osotik ematen dute izena lan poltsan sartzeko. Partaide gehienak 17 eta 25 urte bitarteko gazteak diren arren, zerbitzuak ateak zabaltzen dizkio euskaraz lan egin nahi duen herritar orori. Era berean, langile euskaldunak behar dituzten herritarrei zein enpresei eskaintzen die bere lan poltsa Atarrabiako euskararen aldeko elkarteak.

Orokorrean, Karrikaluzeren bitartez lana topatu duten euskaldunek maila pertsonaleko lanpostuetan aritu dira: haurrak zaintzen edo/eta hezitzaile gisa. Baina urteekin eskaintza zabaltzen joan da, eta tabernari, sukaldari, hezitzaile eta abar bezala aritzeko parada izan dute Iruñerriko gazteek.

Euskara elkarte honen lan poltsa udan indartzen bada ere, urtean zehar zabalik jarraitzen du, euskaraz lan eginez, hizkuntzari bultzada eman nahi dioten herritarrek parte har dezaten.



Web orrialdea. Elkartearen web orrialdearen bidez eman daiteke izena: www.karrikaluze.org





Iturria: http://www.noticiasdenavarra.com/ediciones/2009/07/03/sociedad/nafarroa/d03naf11.1647058.php


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©