Kirola - 2008/01/18
Argazkia 1 / 1
Euskal Kirol Federazioen Batasunak, EKFB-k, eta Getxo eta Sopelako Udaleek bi herri hauetan 2008ko uztailean egingo diren XIV. Itxas Joku Atlantikoak antolatzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten.
Bela, surf, arraunketa, piraguismoa eta urpekaritza erako itsas kirolak batzen dituen nazioarteko kirol ikuskizun bakarra dira Joko hauek.
Joku hauek Bretainian sortu zituzten 1995ean, eta hortxe egin ziren 2007koak. Aurtengoak berriz, Euskal Herrian bertan, Getxon eta sopelan.
Jokuetan Nazioarteko Batzordea osatzen duten herrialdetako ordezkaritzek hartzen dute parte (9 eskualde eta Europako ardatz atlantikoko 5 herrialdek) eta gonbidatutako ordezkaritzek.Sortzaileen artean Bretania bera, Irlanda, Cornualles, Maneko Uhartea, Gales, Asturias, Galizia eta Portugal daude. Euskadi, Nazioarteko Batzordearen eskubide osoko kide bihurtu zen 2004 urtean, eta horregatik antolatzeko eta erabakitzeko ahalmena dauka.
Nazioarteko Batzordeko presidenteak adierazi duenez, “Getxo eta Sopelan 2008an egingo diren joku hauek izango dira abiapuntua Atlantikoko ardatzeko beste erregio eta herrialde batzuetara zabaltzeko, hala nola, Kanariar Uharteak, Katalunia eta Andaluziara, kirol modalitate berriak sartzearekin batera”.
EKFB-k 2008ko Jokuen egoitza finkatzeko erabakia hartzerakoan kontuan hartu dituen arrazoiak, Getxori dagokionez behintzat, honako gai hauei lotutakoak dira: geografia, azpiegiturak, garraiobideak, herritarren abegitasuna, herriaren irudia eta, batez ere, udalerriaren itsas kultura, bela, arraunketa eta surfean oinarritutakoa dela, eta baita goi mailako jardueren antolaketan eskarmentu handia duelako.
Itxas Joku Atlantikoak urtero, udaldian mila kirolaritik gora batzen ditu, aipaturiko eskualde eta herrialdetatik etorritakoak. Kirol aste hau, gainera, kultura egitarau garrantzitsu batekin osatzen da, kontzertu eta askotako ikuskizunez beterikoa. Getxo eta Sopelako hitzordua Joku Olinpikoak egiten diren bitartean izango da “baina Itsas Joku Atlantikoak, ostera, aukera handia izango da Pekingo Olinpiadetara joango ez diren kirolarientzat”, antolatzaileek nabarmendu dutenez.
Euskal Kirol Federazioak, beste gauza askoren artean, Euskal Kirol Eguna antolatzen du urtero: ofizialtasuna eskatzeko aldarrikapen eguna. Hartara, Udalbidek, EKFBri 3.000 euro eman dizkio Euskal Kirolaren eguna antolatzeko, besteak beste.
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |