2010/09/08

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Giza Eskubideen Liga EHLGren dei auzian begirale izanen da

Ekonomia / Iparraldea - 2010/02/05

Argazkia 1 / 1

Sostengu zerrenda luzatuz doa, eta orain arte jasan erasoekin 700 orriko 'Liburu beltza' osatu berri dute.

Otsailaren 18an Pauen iraganen den dei auziari dela, Euskal Herriko Laborantza Ganberaren (EHLG) aldeko sostenguen zerrenda luzatuz doa. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren idazleetako bat izan zen Stephane Hesselek egin bezala duela bi egun, atzo, Michel Tubiana Giza Eskubideen Ligako ohorezko lehendakariaren aldia izan zen. Baionan zegoen Tubiana, liga dei auzian begirale etorriko dela iragartzeko: Elkartzeko eskubidea prefeta multzo baten oniritziaren esku izatea onartezina delako. Auzi horrek eta, oro har, jasan presioek ezin dute dudan jarri askatasun hori. Zeren, aldi berean, zer aurkitu dute? Fitsik. Haren iduriko: `Baliteke Estatuaren instrukzioa izana. Baina gainetik heldu diren erabakiak legez kanpokoak edo zozoak direlarik, horiek praktikan jartzen dituena ezin da zuritu´.

Aipatzen dituen presio horiekin, preseski, 700 bat orriko Liburu beltza osatu berri du EHLGren Lagunak elkarteak, Michel Bidegain kidea koordinatzaile duela. Atzo aurkeztu zuten. Sarean jarriko dute laster euskarazko bertsio laburtua. Azken bost urteetan administrazioak eta botere publikoek egin erasoak elkartzen ditu liburuak. Liburu mardula, `etengabeko presioa´ zein heinetakoa den erakusten duena, EHLGko Maryse Cachenautek hitzetan. Ez dena bukatua. Auzia dela, indar berri bat egitera dei egin dute. Etzi, hain zuzen, 11:00etan giza katea eginen dute, Baionako Rene Cassin-en sortetxetik abiatuko dira suprefeturaraino.



Iturria: http://paperekoa.berria.info/berria/2010-02-04/010/010/Giza_Eskubideen_Liga_EHLGren_dei_auzian_begirale_izanen_da._Sostengu_zerrenda_luzatuz_doa_eta_orain_arte_jasan_erasoekin_700_orriko_Liburu_beltza_osatu_berri_dute.htm



Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©