2008/05/09

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

GIZARTEAK_EUSKAL_ERAKUNDEEN_ALDE_BILBOKO_KALEAK_BETE_DITU

Gizarteak euskal erakundeen alde Bilboko kaleak bete ditu

Udalbiltza - 2008/01/28

Argazkia 1 / 3

'Gure erakundeen alde' lelopean, Atutxari, Knörri eta Bilbaori Gorenak jarritako zigorra salatu dute

50.000 lagun baino gehiago bildu ziren larunbatean, Bizkaiko hiriburuan deitutako manifestazioan. Gure erakundeen alde zen martxaren leloa, eta amaieran komunikatu bat irakurri zuten, Auzitegi Gorenak Juan Maria Atutxaren, Gorka Knörren eta Kontxi Bilbaoren aurka ezarritako zigorra salatzeko.

Herritarrek eramandako pankartaren atzetik, lehendakariaz gain, Jose Antonio Ardanza eta Carlos Garaikoetxea aurrekoak ere ibili ziren, eta Ińigo Urkullu EAJren, Unai Ziarreta EAren eta Javier Madrazo EBren buruak ere, Izaskun Bilbao Legebiltzarreko presidenteak lagunduta.

Halaber, Gorenak Atutxa auziagatik zigortutako Atutxak, Knörrek eta Bilbaok ere manifestazioan parte hartu zuten.


Martxaren amaieran irakurritako testuak esaten zuenez, bildutakoen asmoa ez zen epaileei presioa egitea, justizia eskatzea, baizik. Hori dela eta, ezin gara isilik gelditu Estatuko epaileek euskal gizartearen demokrazia nahiaren aurka hartutako erabakirik larrienetako baten aurrean, esan zuen Ibarrak agiria irakurtzerakoan.

Astelehenean jakinarazitako Gorenaren epaia larria da, bila dabilen irainagatik, adierazi zuen. Atutxa, Knörr eta Bilbao zigortu zituen auzitegi horretako epai horrek.

Ondoren, Atutxak, Knörrek eta Bilbaok hitz batzuk esan zituzten, EAEko herritarrengandik eta erakundeengandik jasotako babesa eskertzeko.

Joseba Egibar GBBko presidentea; Andoni Ortuzar BBBkoa; Jose Luis Bilbao, Markel Olano eta Xabier Agirre hiru lurraldeetako diputatu nagusiak; Eusko Jaurlaritzako sailburuak; Josu Erkoreka EAJk Kongresuan duen eleduna; Jose Antonio Rubalkaba parlamentari jeltzalea; Oscar Matute EBko parlamentaria; Ińaki Azkuna Bilboko alkatea; eta Mikel Arana EBko Presidentetzako bozeramalea; eta Bilboko Udaleko EAJko eta EBko kideak parte hartzaileen artean izan ziren.


Iturria: eitb24.com

Udalbide elkartea
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa
T.+34948203685
F.+34948227891
info@udalbide.net