Udalbide - 2008/10/11
Argazkia 1 / 1
Gotzon Garateren heriotzaren berriak hunkituta, Udalbideren Zuzendaritza Batzordeak, bere doluminik sakonena adierazi nahi du euskaltzale, idazle eta irakasle honen galeragatik.
Euskaraz 30 bat liburu argitaratu ditu. Berak idatzitako polizia-eleberriek eta ahozko euskarari buruz plazaratutako lanek egin zuten ezagun.
Euskarak eta euskal literaturak maisu handi bat galdu dute. Gotzon Garate idazle eta euskaltzalea, 74 urte zituela, Bilbon hil zen asteartean gaixotasun larri bat zenbait hilabetez pairatu ondoren.
Elgoibairren 1934. urtean jaio zen Gotzon Garate. Curriculum izugarria lortu du: Filosofian Doktorea bilakatu zen Madrilen, Teologian lizentziatua Austrian, Filologia Erromanikoan lizentziatua Bilbon, Soziologia Marxistan espezializatua Suitzan, eta Euskal Literatura Katedraduna Deustuko unibertsitatean, besteak beste.
Idatzitako hainbat liburutan Marx, Mao edota Leninen inguruko analisiak egin ditu. Polizia eleberriak, ipuinak eta erreportajeak ere argitaratu ditu. Jaso dituen sarien artean, 2005. urtean Durangoko Liburu eta Disko Azokan `Argizaiola´ saria eman zioten.
Goian bego, Gotzon.
Informazio bilketa: http://www.eitb24.com/berria/eu/B24_113472/kultura/HERIOTZA-Gotzon-Garate-idazle-eta-euskaltzalea-zendu-da/

| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 |