Euskal Herria - 2008/07/04
Argazkia 1 / 1
Euskal Herriko 10 eta 13 urte bitarteko haurrek Udalbidek antolatzen duen 'Urbasan bagara' udalekuaz gozatu ahal izango dute bigarren urtez jarraian.
Udalekuak bukatu ostean, txanda bakoitzaren argazkiak Udalbideko web orrian egonen dira ikusgai.
Urbasa-Andia Parke Naturaleko inguruan gazteek, espeleologia, eskalada, ibilaldiak bizikletaz, igeriketa, jolasak, mendi-irteerak, festak eta naturarekin harremanean egoteko aukera edukiko dute, besteak beste. Ekintzok Euskal Herriko lurralde guztietako gazteen arteko harremana natura eta euskararen bidez sustatzea dute helburu.
Urbasa kanpina Urbasa-Andia Parke Naturalaren bihotzean dago, Europako pagadirik handienetako batean. Atsedenerako leku aproposa da eta bere geologia, arkeologia eta paisaien aberastasunak naturarekin lotuta dagoen edozein kirol egiteko aukera ematen du. Haurrak Kalitate turistikoaren 'Q' ziurtagiria duen Urbasa Bioitzako aterpean egongo dira.
Udalekuen txandak honako tarteetan eskainiko dira: uztailak 1-6, uztailak 7-13, uztailak 14-20, uztailak 21-27 eta uztailak 28-31 eta eskari handia izan denez Uztailak 31-Abuztuak 6.
Mila esker izena eman duzuen guztioi Urbasan Bagara udalekuen helburuekin bat egiteagatik; eta kanpoan geratu zaretenoi, hurrengo urtean berriro burutuko direla gogorarazi nahi dizuegu. Primeran pasatuko duzuelakoan, agur bero bat.
Informazioa: (34) 943 670 249 / urbasanbagara@udalbide.net
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |