Kultura / Nafarroa - 2011/02/25
Argazkia 1 / 1
Martxoaren 19an hasiko da Nafarroako Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatutako aurtengo Haur Kantari Jaialdia. Lehen saio hau Tafallako Kube aretoan, arratsaldeko 18.00etan, ospatuko da, aurtengo Nafarroa Oinezaren antolaketaz arduratzen den Garces de los Fayos ikastolari bultzada emateko helburuarekin. Izena emateko epea irekita dago oraindik, martxoaren 15a arte.
Jaialdian, aurreko urteetan bezala, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako haurrek parte hartu dezakete (6 urtetatik 16 urte bitarteko ikasleak). Estruktura ere mantenduko da: lehen lau saioak eskualdeka egingo dira, bertan nabarmentzen diren taldeak Gaiarre An-tzokian, Iruņean, ospatuko den azken ekitaldira pasatuko direlarik. Juan Velez Euskal Kantuzaleen Elkarteko koordinatzaileak aipatu duen bezala, talde horiek "ez dute zertan hobekien abesten dutenak izan behar, nabarmentzen direnak baizik: koreografia dela, mozorroak direla, egiten duten antzerkia dela...". Partaideek, banaka, binaka edo taldeka, lau minutu inguruko bi kanta aurkeztu ditzakete gehienez.
Tafallakoaren ondoren, hurrengo saioak hauexek izango dira: Lekunberri (martxoaren 26an, Udal Polikiroldegian), Elizondo (apirilaren 2an, Lur aretoan), Atarrabia (Kultur Etxe berrian, apirilaren 9an) eta Iruņea (Gaiarre Antzokian, apirilaren 17an). Denak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira, Iruņeko azken saioa ezik, goizeko 11.30etan ospatuko dena.
Haur Kantari Jaialdiaren xedea, Velezen erranetan, euskal kulturaren transmisioa da. Izan ere "orain elikatzen ari garena izango da etorkizunean izanen duguna". Antolatzaileen ustez, gainera, haurrek "ez dute euskal kultura bakarrik ezagutuko" genero berdintasuna edo talde lana bezalako baloreak ere lantzen baitira.
Izena emateko, 948 14 47 06 telefonora deitzerik badago. Kantuaren izena, egileaeta hitza, partitura (aukeran) eta kantari eta musikarien izenak Kantuzaleen Elkartera bidali beharko dira. Postaz (Bara-tzeetako zeharkalea 2, behea, Iruņa), posta elektronikoz (nafarroagaraia@kantuzale.net) edo faxez (948 38 26 58) bidali ahal da.
babesleak Aurten, Haur Kantari Jaialdiak Bilbao Bizkaia Kutxaren eta Udalbideren laguntza izan du, lehenengo aldiz. Koordinatzaileak errandakoari jarraituz, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailaren ezezkoaren aurrean, bestelako diru laguntzak bilatu behar izan ditu Euskal Kantuzaleen Elkarteak, jaialdiaren 26. edizioa antolatzeko.
Iturria: http://www.noticiasdenavarra.com/2011/02/25/ocio-y-cultura/cultura/haur-kantari-jaialdia-martxoaren-19an-hasiko-da-tafallan
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |
